Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ALBERTO IÑURRATEGIK ANNAPURNAN ATERATAKO ARGAZKIA BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-EKO ZORTZIGARREN EDIZIOKO KARTELAREN PROTAGONISTA

 

 

Aretxabaletako alpinistak 2002an egin zuen argazkiak irudiztatzen du aurten abenduaren 11tik 20ra ospatuko den gure mendi, eskalada eta abentura kirolen inguruko zinemaldiaren kartela.

Alberto Iñurrategik argazki hau atera zuen hamalau zortzimilakoen erronkarekin amaitzeko oso gutxi geratzen zitzaionean. 2002ko maiatzaren 16an Annapurnako tontorrera heldu zen Jean Christophe Lafaille frantsesarekin batera. Erronkari amaiera bikaina eman zion, arrakastarako aukera gutxi ematen zituen ibilbidea hautatu baitzuen: irudian agertzen den ekialdeko ertza. 1984ean Erhard Loretan-ek eta Norbert Joos-ek ireki zuten bidea zen. Gerora hainbat aldiz saiatu ziren errepikatzen, baina inork ez zuen lortu Iñurrategik eta Lafaillek 2002an egin zuten arte.

Bide teknikoa zen, zaila, oso luzea, zorrotza eta arrisku handikoa, babes bakoa. Azpimarragarria da gailurrera heltzeko bide hau aukeratzean eta aurrera eramatean erakutsi zuten lasaitasuna.  

Igoerak atxabaltarraren hamalaugarren zortzimilakoa suposatu zuen eta berezko izaera hartu zuen, denboraldi hartan Himalayan burututako jarduera nabarmenena izan baitzen, eta munduko tontor garaienetan euskal alpinismoak lortutako gertaera gogoangarrienetariko bihurtu baitzen.

Alberto Iñurrategik poztasuna erdietsi zuen bere etika pertsonala mendizaletasunaren esentziarekin uztartuz, ez gailurrera edozein preziotan iritsiz.

Albertoren konpromisoak, zintzotasunak eta erabakiak hartzeko ausardiak ezin hobeki islatzen dituzte Bilbao Mendi Film Festivaletik igorri nahi ditugun baloreak.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies