Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

PROGRAMAZIOA 2015

Ordutegiak eta programazio antolaketa Bilbao Mendi Film Festival 2015

(Programazioaren kuadroa jaitsi)

 

Mendi-liburuen egileekin abenduaren 19an BBK Salan egingo den topaketa eta PIUGAZ eskalada zentroan abenduaren 20an egingo den jardunaldi irekia, iragarritako beste ekitaldiei batuko zaizkie

Abenduaren 20an non-stop proiekzioak eskainiko dira saritutako pelikulekin eta 17:15etako sesioan garaikurren banaketa egingo da 

Bilbao Mendi Film Festival-erako sarrerak azaroaren 19an jarriko dira salgai 

 

Bilbao Mendi Film Festival mendi zinemaldiaren 8. edizioa Bizkaiko hiriburuan egingo da abenduaren 11tik 20ra. Irekiera emanaldian, Euskalduna Jauregian, abenduaren 11n, ‘Meru’ filma proiektatuko da, orain arte Europako beste mendi zinemaldietan eskaini ez dena eta Sundanceko jaialdian (AEB) ikusleengandik dokumental onenaren saria jaso zuena. 

Hasiera ekitaldearen ondoren zinemaz beteriko beste bederatzi egun etorriko dira, 43 pelikulekin sail ofizialean, eta beste hiru lanekin lehiaketatik kanpo. Azken horien artean Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek osatutako WOPEAK espedizioaren inguruko ‘2T on Chamlang’ delakoa nabarmentzen da. 

Dena den, Bilbao Mendi Film Festival-ek pelikulez gain beste hainbat eduki eskainiko ditu: Alberto Iñurrategi mendizalearen eta Eneko Atxa sukaldariaren arteko solasaldia ‘Erronka’ri buruz, munduko eskalada txapelduna den Adam Ondraren konferentzia, Imanol Marrodan artista eta argazkilariaren mintzaldia, mendiko gidarien inguruko mahai-ingurua eta proiektu dokumentalei eskainitako jardunaldia, National Geographic-ek banatzen dituen diru-laguntzen aurkezpena barne. Gainera irakurleek mendiko liburuen egileekin batzeko aukera izango dute abenduaren 19an BBK Salaren atondoan, eta Bilboko PIUGAZ zentroak abenduaren 20an, eskalada publiko orokorrari hurbiltzeko, bere ateak irekiko ditu.

Aurten ikastaroen eskaintza handiagoa izango da, aurreko edizioekin alderatuta. ‘Mendiklik’ argazkilaritza ikastaroari ‘Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroa’ eta ‘Mendi-lasterketetako teknika eta entrenamenduen inguruko ikastaroa’ gehitu zaizkio. 

Abenduaren 20an amaituko da jaialdia saritutako pelikulen non-stop saioekin. Egun horretan, 17:15etako emanaldian, sariak banatuko dira.  

Hauxe da Bilbao Mendi Film Festival 2015-eko programazioa, egoitza eta egunen arabera banatuta: 

EUSKALDUNA JAUREGIA 

Abenduaren 11n, ostirala

19:30 Irekiera zeremonia + 'Meru' pelikularen proiekzioa, 8 euro.

BBK SALA

Abenduaren 12an, larunbata 

11:30 'Panel Talk: Erronka' Eneko Atxa eta Alberto Iñurrategirekin, 5 euro.

15:00 'Darklight', 'High and mighty'* eta 'Jurek'* pelikulen proiekzioak.

17:15 'Biziminez'*, 'Expedition Q: A crossing of Baffin Island' eta 'A line across the sky'* pelikulen proiekzioak.

19:30 'Adam Ondraren konferentzia: Slideshow, eskalatzaile baten bizitza', 8 euro.

Abenduaren 13an, igandea 

11:30 'Mendi Talk: National Geographic-en bekak eta proiektuak', sarrera librea.

            'Mendi Talk: Jugando a escalar proiektua', sarrera librea.

15:00 'Mile for mile', 'Showdown at Horseshoe Hell'* eta 'Reach your limits'* pelikulen proiekzioak

17:15 'The warmth of winter' eta 'Unbranded' pelikulen proiekzioak

19:30 'Chris Bonington: life and climbs', '55 hours in Mexico' eta 'K2 touching the sky' pelikulen proiekzioak

Abenduaren 14an,  astelehena

17:00 'Snowman' eta 'Artists on Jorasses'* pelikulen proiekzioak.

19:30 'Sunakali', 'The rocky mountains traverse' eta 'Iraitz le basque de La Grave'* (azken hau lehiaketatik kanpo) pelikulen proiekzioak. 

Abenduaren 15ean, asteartea

17:00 'Antagonist'*, 'Suspentes et cordes de violon au Pakistan' eta 'Beyond the heights'* pelikulen proiekzioak.

19:30 'Panel talk: Gidariek hitza hartzen dute' Oscar Gogorza, Christian Ravier eta Simón Elías-ekin, 8 euro.

Abenduaren 16an, asteazkena

17:00 Tashi and the monk, 'Gigantes paralelos'* eta 'Guide tout a prix'* pelikulen proiekzioak.

19:30 'No ski no fun'*, 'The coast' eta 'Degrees north' pelikulen proiekzioak.

Abenduaren 17an, osteguna

17:00 'Docu yourself, Higi'*, 'Des brebis et des femmes'* eta 'Dominica'* (azken hau lehiaketatik kanpo) pelikulen proiekzioak.

19:30 'First ascent Kunyang Chhish East', 'Eclipse' eta 'Citadel' pelikulen proiekzioak.

Abenduaren 18an, ostirala

17:00 'Urzulo'*, 'Prohibido escalar'* eta 'Panaroma'* pelikulen proiekzioak.

19:30 'Big men'* eta 'Jeff Lowe's metanoia'* pelikulen proiekzioak.

Abenduaren 19an,  larunbata 

11:00 'Mendi-liburuen egileekin solasean' (BBK Salako atondoa), sarrera librea.

11:30 'Imanol Marrodanen konferentzia: Anboto, mundu higikor baten irudia' Imanol Marrodan artista eta argazkilariarekin, sarrera librea.

15:00 'Kaxkagorri', 'Nowhere place'* eta 'Jumbo wild' pelikulen proiekzioak.

17:15 '82 summits' eta 'K2 and the invisible footmen' pelikulen proiekzioak.

19:30 'Wopeak pelikularen estreinaldia: 2t on Chamlang', Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin.

* Gonbidatu bate do gehiago izango dituzten pelikulak

Abenduaren 20an, igandea

Non-stop saioak saritutako pelikulekin; 12:00etan, 15:00etan, 17:15etan eta 19:30etan. Saio hauen programazioa abenduaren 19an iragarriko da, 17:00etan.

BBK Salaren emanaldien prezioak

15:00etako saioa (asteburuan): 5 euro

17:15etako saioa (asteburuan): 7 euro

19:30etako saioa (asteburuan): 7 euro

17:00etako saioa (astelehenetik ostiralera): 5 euro

19:30etako saioa (astelehenetik ostiralera): 7 euro

Non-stop saioak (12:00, 15:00, 17:15 eta 19:30): 7 euro

GOLEM ZINEAK

Abenduaren 14an, astelehena

18:00 'Urzulo' eta 'K2 and the invisible footmen' pelikulen proiekzioak.

20:00 'The warmth of winter' eta 'Meru' pelikulen proiekzioak.

Abenduaren 15ean, asteartea

18:00 'Panaroma' eta 'Jeff Lowe's metanoia' pelikulen proiekzioak.

20:00 'Reach your limits' eta 'Biziminez' pelikulen proiekzioak

Abenduaren 16an, asteazkena

18:00 'Unbranded' pelikularen proiekzioa

20:00 'Mile for mile' eta 'Snowman' pelikulen proiekzioak.

Abenduaren 17an, osteguna

18:00 'A line across the sky' eta 'Degrees north' pelikulen proiekzioak.

20:00 'Nowhere place' eta 'K2 touching the sky' pelikulen proiekzioak.

Abenduaren 18an, ostirala

18:00 'Eclipse' eta 'Citadel' pelikulken proiekzioak.

20:00 'Tashi and the monk' eta 'Sunakali' pelikulen proiekzioak

Golem aretoko emanaldien prezioak

18:00etako saioa: 5 euro

20:00etako saioa: 5 euro

METRO BILBAO

'Argazki erakusketa: CVCEPHOTO nazioarteko lehiaketaren irabazleak' azaroaren 9tik abenduaren 31ra, sarrera librea

PIUGAZ ESKALADA ZENTROA

Abenduaren 12an eta 13an: 'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroa'ren alde praktikoa

Abenduaren 20an: 'Jardunaldi irekia PIUGAZ-en'  

ZABALGUNE ERAIKINA

Abenduaren 12an eta 13an: 'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroa'ren alde teorikoa

Abenduaren 19an eta 20an: 'Mendiklik argazkilaritza ikastaroa'

BILBOKO ATERPETXEA

Abenduaren 19an eta 20an: 'Clinic entrenamendua eta teknika mendi-lasterketetan' 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy