Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Adam Ondra

Protagonista ‘Slideshow – eskalatzaile baten bizitza’ konferentzian eta laguntzailea 'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroan'

Adam Ondra (Brno, Txekiar Errepublika, 1993) Munduko Txapelketa bi diziplinetan, zailtasunean eta bulder-ean, irabazi duen eskalatzaile bakarra da. Gainera bi dominak urte berean lortu zituen, 2014ko edizioan. Munduko Kopan ere antzerako marka du, Munduko Kopa bi diziplinetan (2009an zailtasunean eta 2010ean bulderren) irabazi duen eskalatzaile bakarra baita. 8a (5.13b)  eta 9 b+ (5.15c) arteko 1.162 bide eskalatu ditu. Horietatik hiru  9b+ (5.15c) izan ziren eta 548 bistaz egindakoak izan ziren, zeinetatik hiru 9a (5.14d) eta hamabost 8c+ (5.14c) izan ziren. Adam 9b+ (5.15c) mailako proposamena duen bide bat puntu gorriz eskalatu duen lehen eskalatzailea da  (Change, Flatanger, 2012an).  Lau aldiz eman diote “Salewa Rock Award” saria.

Eskaladako ikastaroaren alde praktikoa Bilboko PIUGAZ eskalada zentroan egingo da eta teorikoa Bilboko Zabalgune Eraikinean, abenduaren 12 eta 13an.

Adam Ondraren konferentzia Sala BBK-n egingo da abenduaren 12an, 19:30etan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy