Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Eñaut Izagirre

'National Geographic'-en proiektuen inguruko 'Mendi Talk'-aren protagonista  

Eñaut Izagirre Estibaritz elgoibartarrak (1990eko azaroaren 30) Geografia ikasi zuen EHUn. Handik gutxira Punta Arenara joan zen, Patagonia txiletarrean, Glaziologian espezializatutako Zientzia Antartikoei buruzko Master bat egiteko Magallaneseko Unibertsitatean. Txikitatik mendizalea izan da eta inguru naturalak ere gustuko izan ditu. Izotzei, glaziarrei eta goi-mendiei arreta jarri die betidanik. Bere lizentziaturaz gain, Mendi-ertainetarako gidari tituluaren lehen maila ikasi du. Punta Arenan zegoen bitartean, Cordarwin 2013 espedizioan parte hartzeko aukera izan zuen,  Monte Sarmientora helduz, Darwineko mendikatean, Tierra de Fuego-n. National Geographic-eko beka bat lortu du gaur egun garatzen ari den “Incognita” proiektua aurrera eramateko. Bilbao Mendi Film Festival-en bere proiektuaren nondik-norakoak azalduko ditu.   ç

Mendi Talk-a BBK Salan egingo da abenduaren 13an, 11:30etan. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy