Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'Txango' proiektuarentzat Mendi Film Bizkaia Ternua lehenengo Beka

Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Ternua Group-ek, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez sortutako Bekaren lehen deialdian Tamara Lucarini egileak aurkeztutako TXANGO proiektua izan da hautatua. 10.000 euroko balioa duen Beka jasoko du, aurten bertan, 2021ean, proiektua garatu eta aurkezteko.

TXANGO filma 2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zine jaialdian estreinatuko da jendaurrean.

Deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten 13 proiektu aurkeztu dira, eta haiek aztertu eta epaitzeko, bost laguneko lan taldea bildu da.

  • Lara Izagirre, zinegilea
  • Alberto Iñurrategi, mendizalea
  • Itziar Garcia, zine ekoizlea
  • Aitor Gisasola, zinegilea eta ikusentzunezko irakaslea
  • Jabier Baraiazarra, Mendi Film Elkarteko zuzendaria

 

Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren lehen deialdi honetako erantzuna oso ontzat jo dute, kopuruz bezala proiektuen kalitatea ere oso ona izan dela iritziz.

2022ko Bekaren deialdira begira arrasto oparoa zabaldu delakoan, bat datoz balorazio horrekin Bekaren eragileak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saila, Ternua Group outdoor arropa enpresa, eta Mendi Film Festival Elkartea.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy