Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

52 film BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan

Hilabete falta da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa hasteko. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak uztartzen dituzten film onenak berriro Bilbon, abenduaren 3tik 12ra. Bertan ikusi eta gozatu ahal izango diren film zerrenda aurkeztu nahi dizuegu.

52 film, luzeak zein laburrak, 11 herrialde ordezkatuz, hein handi batean europarrak. Espainia eta Frantzia dira ordezkaritza zabalena dutenak, 15 eta 11 filmekin ondoz ondo; tartean 11 euskal ekoizpen daude. Europaz kanpoko herrialdetan, AEB eta Kanada aurten ere present daude, 7 eta 4 filmekin. Erresuma Batua (5), Italia (3), Austria (3), Eslovakia (2), Alemania (2) eta Polonia-Alemania-Suitza arteko elkarlana den ‘Sciana Cieni (The Wall of Shadows)’ dira zerrenda osatzen dutenak.

Mendiko Kultura gai izan da pandemiari aurre egiteko. 192 filmentzat aurkeztu da hautagaitza, Mendi Filmen sekula izan den handiena, iazko 175eko kopurua gaindituz. Horretan lagundu du Mendi Zinemaren Aldeko Nazioarteko Elkargoak-IAMF bere baitan dauden 27 zinemaldietarako izen-emate bateratua egiteko eskaini duen aukera berriak. Mendi Filmeko ohiko izen-emate aukeraren osagarri emankorra izan da.

Behin berriro mendiko zinemagintza onenarekin gozatzeko moduan izango gara, zinemaldiko aretoetako (Sala BBK, Euskalduna Jauregia eta Golem zinemak) eserleku eskaintza erabat berreskuratuta, eta iazko erantzun onari segida emanaz, Mendi Film on-line plataforma ere eskainiaz filmak nahieran ikusteko.

Sarreren aurre-salmenta azaroaren 19an aktibatuko da. Egun horretan bertan egingo da 14. edizioaren aurkezpena komunikabideen eta babesleen aurrean.

 

52 film hautatuak

Filma

Urtea

Herrialdea

Zuzendaria

A Day in the Life of an Ultrarunner

2021

Canada

Vera Neverkevich

A White Dream

2021

France

Mathieu LeLay

Action Directe

2020

USA

Zachary Barr & Josh Lowell

After Antarctica

2021

USA

Tasha Van Zandt

Amagana

2021

Spain-EH

Jon Goikoetxea Lopez de Alda & Iker Larrañaga Peral

Bideak

2021

Spain-EH

Xabier Unanua

Black Ice

2020

USA

Zachary Barr & Peter Mortimer

Cervino - La Cresta del Leone

2021

Italy

Alessandro Beltrame & Hervé Barmasse

Dhaulagiri is my Everest

2021

Slovakia

Pavol Barabáš

E11 Lexicon

2021

UK

Alastair Lee

EKI.LIBRIO

2020

Spain-EH

Marga Gutiérrez

Encordés, 200 ans dans le regard des guides de Chamonix

2021

France

Pierre Cadot

Fall Theory

2021

UK

Alastair Lee

Falling Mountains

2020

France

Katie Moore

Fire in the Fingers

2020

Spain

Toni Arbones

Foiled

2021

UK

Paul Diffley & Ray Wood

Fratelli si Diventa. Omaggio a Walter Bonatti, l'uomo del Monte Bianco

2021

Italy

Alessandro Filippini

Godspeed, Los Polacos

2020

USA

Adam Nawrot

Innsbruck. Powder. People

2021

Austria

Timm Schröder & Neil Williman

Jotünn

2021

Spain-EH

Mikel Sarasola

Julia

2021

France

Jocelyn Chavy

Kjerag Solo

2021

UK

Alastair Lee

La Cumbre es el Camino

2021

Spain

Alvaro Sanz Alonso

La Isla de los Tigres

2020

Spain-EH

Igor Bellido

La Liste: Everything or Nothing

2021

Austria

Eric Crosland

La Pantalla Andina

2021

Spain

Carmina Balaguer Montón

Le Cavalier Mongol

2019

France

Hamid Sardar

Like a River

2021

USA

Jim Aikman

Lock Down Rock Up

2021

UK

Nico Hambleton

Melting Landscapes Glaciares

2021

Spain

Pepe Molina Cruz

Mendiak – 1976

2021

Spain-EH

Luis Arrieta Etxeberria

Mendi Biluzia

2020

Spain-EH

Alex Txikon

My Upside Down World

2021

Italy

Elena Goatelli

Natura Bizia

2020

Spain-EH

Lexeia Larrañaga de Val

Nechceny autoportrét - Unwanted Self-Portrait

2020

Slovakia

Rastislav Hatiar

Ocean to Asgard

2020

Canada

Heather Mosher

One Step Ahead

2021

Germany

Paul Schweller & Flo Gassner

Out of Frame

2021

France

Jordan Manoukian

Ouverture Dans les Drus

2021

France

Jean-Pierre Tauvron

Patagonizados

2021

Spain-EH

Adolfo Madinabeitia

Pedalkadak Itsasoan (*)

2021

Spain-EH

Gorka Etxabe

Rock'n'Road

2021

Germany

Jochen Schmoll

Sam & Me

2021

Canada

Mike Douglas

Ściana Cieni (The Wall of Shadows)

2020

Poland Germany Switzerland

Eliza Kubarska

Sonder

2021

Canada

Jay Macmillan

Swissway to Heaven

2021

France

Guillaume Broust

The Farmer

2021

USA

Michael Brown

The Shamans Nightmare

2021

Austria

Natalie Halla

The Stories We Tell Ourselves

2021

USA

Michael CB Stevens

The Traverse

2021

France

Ben Tibbetts

Tic Tac Base

2021

France

Romain Assie-Rio

Txango (**)

2021

Spain-EH

Tamara Lucarini

 (*) Lehiaz kanpoko Zabalandi saila

(**) Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy