Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Itsasmuseum-ek Mendi Filmeko ‘Atxarte’ eta ‘CVCEPHOTO’ argazki erakusketak eta lau hitzaldi hartuko ditu

 

  • Jon Ruigomez (Itsasmuseum zuzendaria), Arantza Saez de Lafuente (Atxarte erakusketaren egilea), Lorea Bilbao (Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua eta Itsasmuseumeko presidentea), Rafa Elorza (CVCEPHOTO koordinatzailea eta CVCE presidentea) eta Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria).

 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia abenduaren 3tik 12ra egingo da, eta haren baitan, bi erakusketa eta lau hitzaldi eskainiko dira Itsasmuseumen. Agertoki aparta da Mendiko Kulturak eta Itsasoko Kulturak bat egin dezaten.

 ATXARTE

2021/12/01 – 2022-01-09

Atxarteko paraje naturala Urkiolako Parke Naturalaren barruan dago. Haitzarte bat da, Untzillaitz, Aitz Txiki eta Alluitz mendien artean sartuta dagoen haran batean. Pago, haritz, kareharri eta ibaiaren artean Atxarteko Kristo Santuaren Ermita, harrizko zubia eta Atxarteko errota zaharraren aztarnak daude. Edertasun horren artean, ordea, Atxarteko harrobi izan zirenaren hondakinak ageri dira oraindik. Harrobi horiek Atxarteko Eskalada Eskola dagoen gune harritsua ustiatu zuten hainbat hamarkadatan. 70 urte baino gehiago dira eskalatzaileek haitzarte horretan lehen bideak ireki zituztela, eta, gaur egun, adin eta baldintza guztietako jendeak gozatzen du natura betean dagoen paisaia horretaz.

CVCEPHOTO

2021/12/01 – 2022-01-09

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan eta Itsasmuseum-en egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da, eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko irudi izateko hautatu zen ‘The Edge of Guillotine’ lana, Jan Zahula argazkilari txekiarrarena, edota 2021eko CVCEPHOTOko irabazle nagusia, ‘The X’, Marcin Ciepielewski poloniarrarena. Irudi liluragarriek mendiko arnasa eta akzioa ekarriko dute berriro ere Bilboko Metrora (2013an Jimmy Chin eta 2015etik CVCEPHOTO) eta, Itsasmuseumen estreinakoz, Bilboko kresalarekin eta itsaso usainarekin bat egingo dute.

 

Mendi Talk / Panel Talk

Erakusketekin batera, lau emanaldi eskainiko dira: bi hitzaldi moduan eta beste bi mahai inguru. Mendiko jardueren argazkilaritza, mendiko filmetako soinu bandak, Atxarteko eskalada tradizioa eta harrobiak eragindako inpaktua, eta FILMIN zine digitaleko plataformaren eboluzioa eta egungo merkatuaren analisia haren zuzendariaren eskutik.

Sarrerak www.mendifilmfestival.com bidez eskuratu behar dira. Doakoak dira.

 

ABENDUAK 4 LARUNBATA

PANEL TALK: CVCEPHOTO Contest

11:00etan

Hizlariak: Jan Zahula - Sandi Bertoncelj - José Allende - Javier Urbón

*Aurkezle: Rafa Elorza (CVCEPHOTO-ko zuzendaria) 

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan eta Itsasmuseum-en egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da. Mendi Film eta haien arteko elkarlana oparoa da oso, eta argazki lehiaketako sarien artean batek Mendi Filmeko kartela zein izango den erabakitzen du. Azken bi edizioetako irabazleak, Jan Zahula (2021) eta Sandi Bertoncelj (2020), Panel Talk honetako kideen artean daude, mendiko jardueren argazkilaritzari buruzko euren teknika eta sekretuak 11:00etankontatzeko.

 

ABENDUAK 5 IGANDEA

MENDI TALK: Pasión Vs Algoritmo

11:00etan

Hizlaria: Jaume Ripoll (FILMIN)

*Aurkezle: Aritz Galarza (ETB)

2008ko krisia lehertu aurretik jaio zen FILMIN, plataformen arteko gerra sortzen ari zenean, bai behintzat Espainian. Eta gainera era autonomoan egin zuen, bere plataforma sortuz. Geroztik ahoz ahoko promozioaren bidez urratu du bidea, eta erabiltzailearen esperientzian arreta handia jarri du beti, konpetentziak egin ez duen bezala. Zinemaren arte zaharrari eta Filmin plataformaren “programazioari” zor zaion maitasunaren kontra ezin izan dute ezer egin beren “algoritmoa” Coca Colaren formula bailitzan gorde dutenek. Bilduma bereziak, publikoaren eskakizunei aurre hartuz erakutsitako ekimena, eta erabiltzailearekiko arreta dira gakoak. Izan ere, erabiltzaileei komunitate bateko kide direla sentiarazten die FILMINek, kontsumo masiboa lehenesten duten beste plataforma batzuen aldean. Zinemaldiekin elkarlanean aritzen da FILMIN, eta bateren bat sortu ere egin du. Merkatuarekin tratu fina du, eta orain bere produktu propioen ekoizle ere bada. Horrela iritsi da FILMIN gaur egun duen tokira.

Mendi Filmek 2021az geroztik dauka bere filmak eskaintzeko atal berezia FILMINen.

 

ABENDUAK 6 ASTELEHENA

PANEL TALK: Mendiko Filmen Musika

11:00etan

Hizlariak: Paula Olaz - Joaquín Gómez

*Aurkezle: Aitor Elduaien (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia)

Zine-zaleak, modu batera edo bestera, hunkitu egiten dira filma baten soinu banda entzutean. Bada garaia lan horri berea emateko, konposatzaileak filmagintza taldeko sokakide bat gehiago bezala hartzeko, eta taldea gailurreraino iritsi dadin ematen duten laguntza aitortzeko. Fikziozko filmetarako hainbat lan ditu eskarmentu Paula Olazek, alor publizitarioan gehiago aritua da Joaquín Gómez eta film laburretara bideratu izan du naturarekiko duen miresmena eta konposatzaile gisa duen artea. Musikak mendiko zinemagintzari egiten dizkion ekarpenak izango dituzte mintzagai.

 

ABENDUAK 7 ASTEARTEA

MENDI TALK: Atxarteko lagunak

11:00etan

Hizlaria: Arantza Saez de Lafuente

*Aurkezle: Aitor Elduaien (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia)

Arantza Saez de Lafuente esperimentazio plastiko etengabean ari da lanean, eta naturaren tratamendua da bere indar-guneetako bat. Bere proiektu guztiek oinarri fotografikoa dute, eta Atxarteko honek ere halaxe du. Haitzarte hartara joatean, kontrajarritako oroitzapenak azaleratuko zaizkio, harrobiak sortutako joan-etorriena batetik, eta inguruko hormetan eskalada egitera joaten zirenena bestetik. Eta denbora igaro bada ere, ospatu egiten du eskalatzaileek eta mendizaleek mendiarekin duten hitzordura joaten jarraitzea.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy