Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Txango: Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren lehen filma estreinatu da

Tamara Lucarini zuzendariak aurkeztu du Txango filmaren estreinaldia
 
Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, eta Ternuak, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez sortutako Bekaren lehen edizioko filma iritsi da bere puntu gorenera. 'Txango', Tamara Lucarinirena, Euskaldunako aretoan estreinatu da. Ekitaldi berean iragarri da, Bekaren 2. edizioko proiektu irabazlea: 'Lobos' , Marina García zuzendariarena. Eta 3. edizioko deialdia zabaldu da. Pagasarrira txango bat. Lau neska, lau mendizale "berri', adiskidetasunari bide emanaz Bilboko gailur ezagunean gora. Testuinguru horrekin, udako mendi irteera soil baina polit bat josi du Tamara Lucarinik bere 'Txango' lanean. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko saioetako bat izan da agertokia, Euskalduna Jauregian, 14. edizioko egitarauan.
Tamara Lucarinik, lagun izan ditu filmako taldekide eta protagonistak, eta baita Bekaren zaindariak ere: Lorea Bilbao foru diputatua, Alberto Iñurrategi Ternua ordezkari eta Epaimahaikide lez, eta Jabier Baraiazarra Mendi Film-eko zuzendaria. 
Haien eskutik, Bekaren 2.edizioko proiektu irabazlea iragarri da: 'Lobos', Marina García zinegile gazteak Asturiasen kokatu nahi duen filma, otsoa jomugan, haren kontrako eta aldeko direnen testigantzak bilduz. Datorren urteko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian estreinatzea izango du erronka.
Eta ekitaldi berean, Bekaren 3. edizioko deialdia zabaldu da, apirilaren 30era arte zabalik izango da izen-emate epea.
  • 18 eta 35 urte bitarteko egile berriei zuzendutako beka da, Espainian bizi eta zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak burutzen ari direnengana zuzendua.
  • 10.000 euroko balioa du bekak, eta aholkularitza programa bat eskura izango du berau jasotzen duenak.
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiaren 16. edizioan plazaratuko da sortzen den filma, 2023ko abenduan.
  • Deialdia 2021eko abenduaren 9an zabaldu eta 2022ko apirilaren 30ean itxiko da.
  • Gaia: Mendiko Kulturaren altzoan, mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera bil daitezke, hala nola, kirola, kultura, hizkuntzak, artea, ekonomia… Horien eragile aktiboak dira bekaren babesleak:
 
 
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailak  lurraldearen izana eta izaera hartzen ditu bere gerizpean, haien zaintza eta ezagutza sustatuz.
 
Ternua Group outdoor arropa enpresa erreferentea da, ingurumenarekiko duen konpromisoagatik nazioartean saritua, eta konpromiso horretatik abiatuta ikerketa eta garapena lantzen ditu.
 
Mendi Film Elkarteak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldia eta Mendi Tour zirkuituaren bidez lau haizetara zabaltzen ditu Mendiko Kulturaren inguruko mezuak, eta zinema genero horren industriaren zaintzan diharduen International Alliance for Mountain Film elkarteko kide da.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy