Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

A History of Passion 2000-2020: Mendiko Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoaren historia

 

Mendiko Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoak - International Alliance for Mountain Film 20 urte bete berri ditu eta haren ibilbidea errepasatzen duen liburu bat argitaratu du, Turingo (Italia) Mendiko Museoko Enblemen Aretoan sortu zenetik gaurdainoko historioak biltzen dituena. Mendi Film 2011ean batu zen elkargora, 10 urte daramatzagu, beraz, munduko mendi zinemaldirik ospetsuenekin batera bidea egiten. Horrez gain, Jabier Barayazarra gure Zuzendaria IAMF-ko Presidentea da 2018tik. A History of Passion 2000-2020 liburuak, elkargoko presidente izan diren Toni Cembran, Mireille Chiocca eta Joan Salarichek kontatutako historia biltzen du. Aldo Audisio koordinatzaileak ere parte hartu du, Turingo Mendiko Museoaren atzean dagoen einetik, liburutegi historikoa eta hondare aberatsa duena. Abentura liluragarri honetako beste protagonista askok ere ekarpen baliotsuak egin dituzte.

Testua Sandra Tafner kazetari italiarrak idatzi du. Gabriela Kühnek, Zakopane Moc Gór Festiwal Filmów Górskicheko jaialdikoak, egin du ingelesezko itzulpena. Bernadette McDonald da editorea -elkargoaren sortzaileetako bat izan zen-, eta Aldo Audisio izan da koordinatzaile editoriala.

"Dokumentuetan oinarritutako istorio bat idatz genezakeen, aktak eta gutunak berrirakurri", dio Audisiok, "gure oroimenean eta oroitzapenetan konfiantza izan dugu, ordea, emozioen izpiritua bizirik mantentzeko".

Liburua Mendi Zinemaren aldeko Nazioarteko Elkargoko kideen artean banatzeko inprimatu da, eta, orain, online kontsulta publikorako ere eskuragarri dago, ingelesez eta italieraz, mountainfilmalliance.org webgunean, Historia sailean.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy