Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Euskal Mendizaletasunaren Museoa Tolosan

 
EMMOA Fundazioa-k eta Tolosako Udala-k batu gaituzte gaur, 2022ko azaroak 23, Tolosako Arkaute etxean. Gaur sinatu da hitzarmena, abian da euskal mendizaletasunaren ondarearen gordailu eta dibulgaziorako gune izango dena.

Olatz Peon alkateak azpimarra jarri du Tolosako udalbatzak aho batez hartutako erabakian, kolore politiko guztiak bat eginda. EMMOA-ren lana goraipatu du, eta bermatu Arkaute etxeko teila berriek babesa emango diotela proiektuari. "Mendiari lotutako hainbat ekimen antolatzen dira urtean zehar, arrakasta izugarria dutenak gainera, horregatik uste dugu proiektu oso interesgarria eta egokia dela herriarentzat zein herritarrentzat eta ziur gaude tolosarrek asko estimatuko dutela", adierazi du.

Txomin Uriartek, EMMOAko ordezkari eta alpinista aitzindariak, gogoratu du "bide luze eta nekeza" izan duela egitasmoak Tolosara iritsi aurretik, baina behin bertaratu denetik, "izan zitekeenik eta tokirik egokienean gorpuztuko dela" esan du.
Zigor Egia Euskal Mendizale Federazioko presidenteak gaurkoa "egun historikoa" dela esan du, eta begipuntuan jarri du mugarri sinbolikoa izango dena: 2024, Federación vasco-navarra de alpinismoren mendeurrena.

Martin Montañes Nafarroako Mendik kirolen eta Eskalada Federazioko presidenteak, aipu horiek berresteaz batera, museoaren altzoan zein erronka aurrikusten dituen aipatu du: Angel Olorón, Juan Mari Feliu, eta enparauen ondareak biltzeko aukera.

Andu Martinez de Rituerto (EH Bilduko zinegotzia Tolosan), Martin Montañes (Nafarroako mendi federazioko presidentea), Txomin Uriarte (EMMOA), Olatz Peon (Tolosako alkatea), Zigor Egia (Euskal mendizale federazioko presidentea), Joxe Mari Villanueva (PSOE-ko zinegotzia Tolosan) eta Patxi Amantegi (Tolosako alkateordea)
 

EMMOA Fundazioak, museoan ikusgai jarriko diren interes historikoko pieza eta dokumentu gehienen jabeak, Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioekin batera denbora zeramaten museo egonkor bat kokatzeko leku bila eta Tolosarekiko interesa adierazi zioten Udalari. Udak begi honez ikusi zuen museoa Tolosan kokatzearen ideia. 

Gaur goizean egindako agerraldiarekin hasiera eman zaio Euskal Mendizaletasunaren museoa Larramendi auzoan dagoen Arkaute txaletan ezartzeko prozesuari. Udalak berriki eraikineko teilatua berritu du.

EMMOAk dagoeneko museo-proiektua garatu du eta Euskal Federazioak obra-proiektua egiteko konpromisoa hartu du bere gain. Horrela, Tolosako Udalak eraikina egokitzeko obrak egiteko baliabideak jarriko ditu, eta 2023ko aurrekontu proiektuan jada aurreikusi da diru partida horretarako.

Asmoa da, 2024. urterako museoak ateak zabaltzea. Bat eginez Euskal Federazioaren 100. urteurrenarekin eta XIV. orduko mendi ibilaldiaren ospakizunarekin.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy