Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2024 deialdia zabalik

Alberto Iñurrategi (mendi taldearen eta ekitaldien koordinatzailea Ternua Group-en), Lorea Bilbao (Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol Diputatua), eta Jabier Baraiazarra (Mendi Film elkarteko Presidentea)

OINARRIAK

Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak, Mendi Film Bizkaia-Ternua bekaren 4. edizioa iragarri dute. Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du. 

  • Bekak, hautatutako proiektua garatzeko 10.000 euroko diru-laguntza eta aholkularitza programa eskainiko ditu. 
  • Beka jasotzeko aukera, Espainian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, edota adina beste bat izanik ere beraien lehen lana aurkezten dutenek, izango dute. 
  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiaren 17. edizioan plazaratuko da sortzen den filma, 2024ko abenduan.
  • Proiektuen inskribatzeko deialdia 2023ko otsailaren 27an zabaldu eta 2023ko maiatzaren 31ean itxiko da. Oinarriak eta izen-emateko formularioa www.mendifilmfestival.com-en daude.
  • Sortze prozesuan, edo hastapenean dauden proiektuak onartuko dira, ez amaituta daudenak.

 

Oinarrietan ezarri diren baldintzak betetzen dituzten proiektuak aztertzeko, bost laguneko lan taldea bildu da.

 

Lara Izagirre, zinegilea

Alberto Iñurrategi, mendizalea

Itziar Garcia, zine ekoizlea

Aitor Gisasola, zinegilea eta ikusentzunezko irakaslea

Jabier Baraiazarra, Mendi Film Elkarteko zuzendaria

 

Mendiko kulturaren altzoan, mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera bil daitezke: alpinismoa, eskalada, eskia, beste motatako mendiko kirol jarduerak, abentura, esplorazioa, jarduera kulturalak, linguistikoak, artistikoak, ekonomikoak… Denak mendiko esparruan garatu behar dira.

Jarduera horien eragile aktiboak dira bekaren babesleak:

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldearen izana eta izaera hartzen ditu bere gerizpean, haien zaintza eta ezagutza sustatuz.

Ternua Group outdoor arropa enpresa erreferentea da, ingurumenarekiko duen konpromisoagatik nazioartean saritua, eta konpromiso horretatik abiatuta ikerketa eta garapena lantzen ditu.

Mendi Film Elkarteak BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldia eta Mendi Tour zirkuituaren bidez lau haizetara zabaltzen ditu Mendiko Kulturaren inguruko mezuak, eta zinema genero horren industriaren zaintzan diharduen International Alliance for Mountain Film elkarteko kide da.

 

Ezkerrean "Txango" film laburreko taldea -Tamara Lucarini, erdian-, eta eskuinean Leire Egaña "Bost bide" proiektua aurkezten eta Marina Garcia Andreu eta "Lobos" proiektuko taldea

4. edizioa

2020an egin zen Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren lehen deialdia. Harrez gero, bi pelikula estreinatu dira Mendi Filmen, eta hirugarren bat lanketa bidean da.

Tamara Lucarini zuzendari euskaldunaren “Txango” pelikula izan zen lehen fruitua, 2021eko Mendi Filmen estreinatu zena. Lau lagunen arteko kedada bat Bilbotik Pagasarrira txangoa osatzeko. Lau neska, hainbat jatorritakoak, mendirako ohiturarik izan gabe mendiaren aitzakian biltzen direnak.

Marina Garcia Andreu zuzendari kataluniarrak jaso zuen laguntza Bekaren bigarren deialdian “Lobos” proiektuarekin. Pelikula 2022ko Mendi Filmen estreinatu zen. Asturiasen, landa giroko herrixketan otsoaren presentziak sortzen duen egonezina eta sineskeriak ditu ardatz.

“Txango” eta “Lobos” Mendi Tour zirkuituan ikus daitezke, Mendi Filmeko pelikula onenekin batera osatutako programazioetan. Urtarriletik azarora bitartean, Espainia osoko 50 bat herri edo hiritara iristen da Mendi Tourra.

Bekaren 3. deialdiko proiektu irabazlea lanketa prozesuan dago orain. Leire Egaña zuzendari euskaldunak hartu du lekukoa, “Bost bide” pelikularen egitasmoarekin. Mendizaletasunaren oinarri nagusietakoa jorratuko du bertan: bidea elkarbanatzea.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy