Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ANTZUOLAK LEHENENGOZ HARTUKO DU MENDI TOURRA

 

Bilbao Mendi Film Festivalean parte hartutako mendi eta abentura zinemagintzako ale onenak eskainiko dira Antzuolan otsailaren 19an.  

 

Hiru pelikula proiektatuko dira Torresoroa aretoan, arratsaldeko 19:30etan

 2016ko otsaila. BILBAO MENDI FILM FESTIVALa nazioarteko erreferente bat da jada mendiko zinemagintzan. Hargatik, beste urtebetez, MENDI TOUR saioak prestatu ditu joan zen abenduko jaialdi nagusiko ale onenak herriz herri ikustarazteko. 2015eko abenduaren 11tik 20ra bitartean egin zen azken edizioan ia 50 pelikulek hartu zuten parte sail ofizialean.

Antzuolak lehenengoz hartuko du Mendi Tourra, otsailaren 19an, eta hiru lan proiektatuko dira: Dominica, High and Mighty eta Jeff Lowe´s Metanoia.

Antzuolako Udaletxeak eta Arrola Mendizale Elkarteak babestu dute jardunaldia, eta Bilbao Mendi Film Festivalaren eta Zineuskadiren laguntza du.  Torresoroa aretoan izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta sarrerak 6 eurotan salduko dira.

Hauek dira hautatutako pelikulak:

Dominica: 2015, España, 8 min, JB: EU, AZP: ES,  Aitor Gisasola eta Fredi Paia. Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean, ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.

High and Mighty: Laburmetraia onena. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Erortzeak lesio larriak eragin ditzakeeneko ‘Highball’ bat eskalatzea ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagutu ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

Jeff Lowe´s Metanoia: Ikuslegoaren saria. 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: EU+ES, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin kirol honen gailurrean iritsi zenekotik hasi, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaro, eta gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (Eiger-eko ipar horman negu gorrian bakarka), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy