Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Eibarren

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak  Eibarko Coliseo Antzokian eskainiko dira apirilaren 26an eta 28an

Bigarren edizioa du Mendi Tourrak Eibarren, eta ezinbesteko hitzordua da mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

2016ko apirila. BILBAO MENDI FILM FESTIVAL Gipuzkoan da berriro MENDI TOURraren eskutik. Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza da Mendi Tourra. 

Eibarren bi saio eskainiko dira, apirilaren 26an eta 28an, Coliseo Antzokian (19:00etan hasita), eta guztira 5 pelikula proiektatuko dira. 5 euro balio du sarrera bakoitzak eta Kutxabankeko webgunean edo saio bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik aretoko lehiatilan eskuratu daitezke.


Eibar Mendi Tourreko egitaraua hau da:

Apirilak 26 asteartea

55 HOURS IN MEXICO: 2015, USA, 9 min. JB: ENG. AZP: ESP, EUS. Ostiral batean Veracruzera hegan egin, auto bat alokatu, Iparrameriketako hirugarren gailurrik altuenera igo, hura eskietan jaitsi, eta astelehenerako berriro lanera itzuli. Asteburu bateko abentura burugabe bezain dibertigarria.

URZULO: Euskarazko film onena. 2015, Euskal Herria, 35 min, JB: EU, AZP: ES+EN, Xanti Ugarte. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.

JUREK: Mendiko film onena. 2015, Polonia, 73 min, JB: PO,  AZP: ES+EU, Pawel Wysoczanski. Dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik eta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.

Apirilak 28 osteguna

A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko  Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan. 

JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies