Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourra Arrasaten bosgarrenez

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak Gipuzkoan barrena dabiltza eta hurrena Arrasaten eskainiko dira datorren asteartean, maiatzak 3

Bosgarren urtez eskainiko da Mendi Tourra Arrasaten, ezinbesteko hitzordua mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

2016ko maiatza. BILBAO MENDI FILM FESTIVAL Gipuzkoan da berriro MENDI TOURraren eskutik. Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza da Mendi Tourra. 

Arrasaten maiatzaren 3an egingo da. Amaia Udal Antzokian, 19:30etan hasita, Bilbao Mendi Film Festivaleko hiru pelikula eta Aiba Mendi Martxako promoa eskainiko dira. Sarrerek 5na euro balio dute.

Bilbao Mendi Film Festivalak antolatu du ekitaldia Zineuskadiren laguntzarekin eta Besaide Mendizale Elkartearen eta Arrasateko Udalaren babesarekin.

Mendi Tour Arrasateko egitaraua: 

AIBA! MENDI MARTXA!: 12”


HIGH AND MIGHTY: Laburmetraia onena. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Erortzeak lesio larriak eragin ditzakeeneko ‘Highball’ bat eskalatzea ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagutu ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

THE WARMTH OF WINTER: 2015, USA, 6 min, musikala. 'The warmth of Winter' (neguko berotasuna) hausnarketarako bide ematen duen bideo musikal bat da. Japonia iparraldeko elur berezia, egun eguzkitsuak, eta eskia uztarri berean.

JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy