Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

KRZYSZTOF WIELICKI-REN HITZALDIA ETA BMFF-EKO 6 PELIKULEKIN DATOR 5. MENDI TOUR DONOSTIA

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak proiektatuko dira Printzipal Antzokian maiatzaren 10ean eta 12an

Horrez gain, maiatzak 11 asteazkenean Krzysztof Wielecki alpinista poloniarrak, zortzimilako bat neguan igotzen lehena izan zenak, hitzaldia eskainiko du
2016ko maiatza. Bilbao Mendi Film Festivalak lehiaketako ale nabarmenen mostra herriz herri zabaldu nahi du Mendi Tourraren bidez. Azken edizioan, 2015eko abenduan, berrogeitik gora pelikulek hartu zuten parte sail ofizialean, mundu osoko lanak. Argi dago nazioarte mailan jada erreferente bat dela mendi eta abentura zinema jaialdien artean.

Donostian egingo da orain hurrena Mendi Tourra, bosgarren aldiz, beti ere Club Vasco de Camping Elkartearen eskutik. Hiru egun guztira, maiatzak 10, 11 eta 12, asteartean hasiz eta ostegunean bukatuz. Asteartean eta ostegunean sei pelikula proiektatuko dira, eta asteazkenean Krzysztof Wielecki alpinista poloniarrak, zortzimilako bat neguan igotzen lehena izan zenak, hitzaldia eskainiko du. (Astearte arratsaldetik aurrera elkarrizketak eskaintzeko prest egongo da Wielecki).

19:00etan hasiko dira saioak eta sarrerak, 6na eurotan, Printzipal Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira. Pelikulez eta aipatu hitzaldiaz gain Bretxa azokan ‘CVCEPHOTO’ nazioarteko argazkigintza lehiaketako ale finalistak erakusgai jarriko dira.

Bilbao Mendi Film Festivala eta Club Vasco de Camping Elkartea dira Mendi Tourraren antolatzaileak, eta laguntzaile dira Zineuskadi, Madrilen dagoen Poloniako Kultura Institutua, Donostiako Udala eta Donostia Kultura 2016.
 
Hau da MENDI TOUR DONOSTIAko programazioa:
 
Maiatzak 10 asteartea

URZULO: Euskarazko film onena. 2015, Euskal Herria, 35 min, JB: EU, AZP: ES+EN, Xanti Ugarte. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.

HIGH AND MIGHTY: Laburmetraia onena. 2015, USA, 18 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Nick Rosen. Erortzeak lesio larriak eragin ditzakeeneko ‘Highball’ bat eskalatzea ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagutu ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'Highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

JUREK: Mendiko film onena. 2015, Polonia, 73 min, JB: PO,  AZP: ES+EU, Pawel Wysoczanski. Dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik eta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.

 

Maiatzak 11 asteazkena

HITZALDIA  “Neguko Himalayismo poloniarra”: Krzysztof Wielicki-k 1980ko neguan Everest igo zuen, urtaro horretan igotako historiako lehen zortzimilakoa izan zen. Nazioarte mailan izen handiko alpinista da Wielecki, ez bakarrik Everesteko jarduera horregatik, baita Kangchenjunga eta Lhotse ere neguan igo izanagatik, edota 14 zortzimilakoen zerrenda osatzen bosgarren alpinista izanagatik. “Neguko Himalayismo poloniarra” hitzaldiarekin bere ibilbidea errepasatu eta bere herrialdeko alpinismoaren historia aztertuko ditu argazki eta bideo bidez.
 
 Maiatzak 12 osteguna:
PROHIBIDO ESCALAR: 2015, Espainia, 21 minDaniel Castillo. 'Prohibido escalar' pelikulak eskalatzaileek euren buruari egin behar dizkioten galdera garrantzitsuenak planteatzen ditu. Espainiako eskaladaren ondarea mantendu ahateko gogoetarako, elkarrizketarako eta konpromisorako gonbidapen bat da, geroz eta leku gehiagotan debekatzen ari baita.

A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko  Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.
 
JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy