Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

10. edizioko kartelaren aurkezpena

2017ko maiatzak 22. Bilbao Mendi Film Festival 2017ko irudia agertuko duen kartela datorren larunbatean aurkeztuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den CVCEPHOTO lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

Mendiko jarduerak islatzen dituen nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da CVCEPHOTO eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu du hirugarrenez. Aurtengo nobedadea 'BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA Saria' izan da, 600€ko dirusariaz batera Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko karteleko irudi izendapena bere duena.

Irabazlea hautatu da jada, eta aurrera genezake haren egilea aipatu sari banaketa ekitaldian izango dela saria jaso eta bere lana aurkezteko BMFF-eko zuzendari Jabier Baraiazarrak lagunduta. Ekitaldi horretan bertan aurkeztuko dituzte saritutako lan guztiak CVCEPHOTOk oarduradunek, guztira 20, eta aldi berean, beste 30 hautatu dituzte Antzoki Zaharreko pantaila handian proiektatzeko. Eta guztia borobiltzeko, CVCE-k Eñaut Izagirre eta Mikel Sarasola exploratzaile gazte ezagunak, euren jarduerengatik bogan daudenak, bilduko ditu hitzaldi bat eskaini dezaten: Hotzaren bila, explorazio espedizioen ikuspegia. Eñaut Izagirre (Elgoibar 1990) geografoa da, National Geographic Young Explorers beka jaso zuen “Incognita Patagonia” espedizioarengatik. Mikel Sarasola (Donostia 1987) piraguista da, eta “Caminos de agua” (2015eko BMFFean Epaimahaiaren aipamen berezia), “Humla”, “Kurssuaq, persiguiendo un sueño” filmen egilea besteak beste.

CVCEPHOTO Sari Banaketa 18:00etan hasiko da larunbatean, sarrera doakoa da, eta bertaratzeko gonbidapenak Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan (Prim 25 behea) jaso daitezke, 943 271 866 telefonora deituz ere gorde daitezke, edota ondoko helbideetan eskatuz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Mendi Film Festivalak 10. edizioa izango du aurtengoa, abenduaren 8tik 17ra Bilbon egingo dena. Azken sei urteak osatuko ditu hala Bizkaiko hiriburuan. Lehen laurak Gasteizen egin ziren. Edizio berezia izango da aurtengoa zalantzarik gabe, dagoeneko lan taldea gogotsu eta ilusioz ari da prestaketak bideratzen.

Mendi Tourra Azpeitian, Zarautzen eta Donostian

Aste honetan hiru Mendi Tour eskainiko ditu Mendi Film Festivalak: Azpeitian (asteartea 23 eta osteguna 25), Zarautzen (asteazkena 24), eta Donostian (osteguna 25 eta ostirala 26). 

Urtea hasiz geroztik antolatu diren 20 Mendi Tourretan ia 7.000 ikusle bildu dira. Egungo mendiko zinemagintza onenaz gozatzen ari den jende kopurua hazi eta hazi ari da. Berriki, esaterako, Iruñeako Mendi Tourrean 1.000 ikusletik gora bildu ziren, aurrez Gasteizen edota Tolosan ere gertatu zen bezala. Geroz eta gehiago dira Mendi Tourra berean nahi duten hiri eta herriak, Euskal Herrian bezala baita haratago ere, kasu Vielha eta Luz Saint Sauveur Pirinioetan, Camargo Kantabrian, Canet d'en Berenguer Valentzian,...

Mendi Tour Azpeitia, Zarautz eta Donostia Programazioa:
INFO +  www.mendifilmfestival.com 

AZPEITIA
Soreasu Antzokia (21:00)
Maiatzak 23 asteartea

BOYS IN THE BUGS (BMFF 2016 Eskaladako Film Onena)
DODO'S DELIGHT (BMFF 2016 Kirola eta Abentura Film Onena)
BLOCHEADS

Maiatzak 25 osteguna
ANNAPURNA III-UNCLIMBED
FREEDOM UNDER LOAD (BMFF 2016 Sari Nagusia)
JEAN TROILLET, TOUJOURS AVENTURIER (BMFF 2016 Publikoaren Saria)

ZARAUTZ
Modelo Zinema (20:00)
Maiatzak 24 asteazkena

E.B.C. 5.300m (BMFF 2016 Film labur Onena)
INCOGNITA PATAGONIA Eñaut Izagirre zuzendariak eta protagonistak aurkeztuta
FREEDOM UNDER LOAD (BMFF 2016 Sari Nagusia)

DONOSTIA
Antzoki Zaharra (19:30)
Maiatzak 25 osteguna

E.B.C. 5.300m (BMFF 2016 Film labur Onena)
BOYS IN THE BUGS (BMFF 2016 Eskaladako Film Onena)
FREEDOM UNDER LOAD (BMFF 2016 Sari Nagusia)

Maiatzak 26 ostirala
ANNAPURNA III-UNCLIMBED
LINK SAR WEST (BMFF 2016 Alpinismoko Film Onena)
BLOCHEADS

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies