Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Amorebieta-Etxanon abiatuko da udazkeneko Mendi Tour zirkuitua datorren asteartean, hilak 26

Bilbo, 2017ko irailak 22. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Amorebieta-Etxanon ekingo dio datorren asteartean, hilak 26. Burgos, Madril, Sopela, Urnieta, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Potes eta Basaurin izango ditu hurrengo geldialdiak, urrian eta azaroan. Eta segidan iritsiko da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa, abenduaren 8tik 17ra.

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan iazko edizioko lau film nabarmenetakoak eskainiko dira:


E.B.C. 5.300m

Film Labur Onena BMFF 2016
2015, Suitza, 15 min
Zuzendaria: Léonard Kohli
*Etiketa: Everest, Himalaya, alpinismoa
Everesteko oinarriko kanpalekua urtero bi hilabetean muntatu eta desmuntatzen da. Gidariak, sukaldariak, gonbidatuak… batuz, 1000 bat lagun bildu daitezke bertan. Oinarriko kanpalekuko bizitza erakusten du film honek, eta turismo mota hori kontrolatzeko premiaz hausnarketa eragin nahi du.

 

ANNAPURNA III UNCLIMBED
2016, Austria, 12 min
Zuzendaria: Jochen Schmoll
JB: en/ger AZP: es/eu
*Etiketa: alpinismoa, Himalaya, Annapurna
David Lama, Hansjörg Auer eta Alex Blümel austriarrak, inoiz inork egin gabeko erronka batean: Annapurna III-an hegoekialdeko pilarea.
 
 
METRONOMIC
2015, Frantzia, 15 min
Zuzendaria: Vladimir Cellier
JB: fr  AZP: es/en
*Etiketa: sky-line, slack-line, Verdon
Artista bilkura Verdongo haitzarteetako skyline-tan, musika erritmo biziz lagundutako uztarketa magikoa.

 

FREEDOM UNDERLOAD
Sari Nagusia BMFF 2016
2016, Eslovakia, 58 min
Zuzendaria: Pavol Barabas
JB: slk AZP: es/en
*Etiketa: Mendiko Kultura, Tatra mendiak

Bizi lezioak eta hausnarketak Tatra mendi ikusgarrien Eslovakiako isurialdean txertatuta dauden zamaketarien eskutik.

Saioa 20:00etan hasiko da, eta sarrera libre izango da aretoa bete arteko mugarekin. Filma guztiak jatorrizko bertsioetan eskainiko dira, azpidatziekin lagunduta. Ametx Erakunde Autonomoa da Bilbao Mendi Film Festivalak antolatutako ekitaldi honen babeslea. Laguntzaileak, berriz, Zornotza Mendi Taldea, KINE Zinekluba eta Zineuskadi.

Udazkeneko leihoa zabalduko du, hala, Mendi Tourrak, Bizkaia eta Gipuzkoaz batera, Madrilen, Burgosen eta Kantabrian geldialdiak eginez.

Hemen egutegia:

Amorebieta-Etxano: Irailak 26
Burgos: Urriak 3, 4 eta 5
Madril: Urriak 23, 24, 25 eta 26
Sopela: Urriak 20
Urnieta: Urriak 20
Markina: Urriak 27
Elgoibar: Azaroak 9
Zumarraga: Azaroak 17
Potes: Azaroak 17 eta 18
Basauri: Azaroak 21

 


Elkartasuna Mexikorekin
Mexikoko 30 hiritan irailaren 19an eta 21ean egitekoa zen Mendi Tourra bertan behera utzi da joan zen asteartean gertatutako lurrikarak eragindako ezbehar larriengatik. Kolpeari aurre egin eta kaltetuak hartatzea da orain lehentasuna, hala adierazi dio Freeman Outdoors babesleak Mendi Film Festivalari. Geure elkartasuna adierazi nahi diogu Mexikoko Herriari.
 
Mendi Tourrari buruz
Bilbao Mendi Film Festivalaren ekimena da, mendia eta abenturari buruzko nazioarteko zinema jaialdia. 2016ko abenduan egin zen azken edizioko pelikula onenen bilduma da MENDI TOURa, bateko eta besteko aretoetan eskaintzeko tentuz hautatutako bilduma, aurten, jada, 8.500 ikusletik gora bildu dituena.
Bilbao Mendi Film Festival urteroko hitzordua izan ohi da, eta mendiko zinemagintzako ekoizpenik onenak biltzen ditu bere zentzu zabalenean: eskalada eta alpinismoaz batera, muturreko kirolak, eskia, natura, ingurumena, etnografia... hartzen ditu aintzat. Iazko edizioan, BMFFak 21 herrialde desberdinetatik zetozen 150 lan jaso zituen eta haietatik 39 hautatu ziren Saio Ofizialerako.
9.000 ikusletik gora bildu ziren BMFFean iaz.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies