Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour Vitoria-Gasteiz 2018

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailak 13. Mendi Tour Vitalaren seigarren edizioa  aurkeztu da gaur goizean. Otsailaren 19, 21, 22 eta 23an egingo da Vital Fundazioaren aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1.solairuan).

Mendi Tour Vital-ean 9 film eskainiko dira, Bilbao Mendi Film Festivaleko hamargarren edizioko onenetakoak. Eduardo Martinez BMFF-eko Presidentea, eta Josune Albizu Vital Fundazioaren Zuzendaria, izan dira aurtengo edizioaren berri eman dutenak.

Saio bikoitzean eskainiko dira pelikula guztiak, beraz, 18:00etan eta 20:00etan ikusi ahal izango dira, Vital Fundazioaren Aretoan beti.

Sarrerak jada eskuragarri daude ondoko puntuetan: otsailaren 14tik aurrera Estadioko Harrera gunean eta Vital Fundazioren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24). Estadio Fundazioaren ordutegia: Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara. Kordoi Etxearen ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, eta ostiraletan 8:30etik 14:00etara. Saioen egun berean 16:00ak arte (bi lekuetan).  Aretoko leihatilan 17:15etik 17:55era eta 19:15etik 19:55era -sarrerak amaitu arte-. Sarrerak 5 euro balioko du saioko, 3 euro Estadio Fundazioko bazkideentzat Estadion aurretik erosiz gero.


Otsailak 19 astelehena
MOUNTAIN (Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF'17)
THE FROZEN ROAD (Zuzendari Onena BMFF'17)

Otsailak 21 asteazkena
THE LAST HONEY HUNTER (Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17)
AL OTRO LADO DE LA CUERDA

Otsailak 22 osteguna

DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY (Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria BMFF'17)
THE TIME WITHIN

Otsailak 23 ostirala
BONINGTON: MOUNTAINEER (Mendiko Film Onena BMFF'17)
AURRERA
WHERE THE WILD THINGS PLAY

Bilbao Mendi Film Festival eta Ascentium Kultura eta Kirol Ekitaldi enpresak antolatu dute Vital Fundazioak babestutako Mendi Tourraren edizio berri hau. Laguntzaile bezala ekarpena egingo dute Arabako Mendizale Federazioak, Radio Vitoria eta Diario Noticias de Álava komunikabideek, eta Zineuskadik.

Agurainen eta Amurrion, martxoan
Araban mendi tradizio handia duten beste bi hirigunetan ere babestu du Vital Fundazioak Mendi Tourra: martxoaren 7an, asteazkena, Aguraingo hitzordua izango da, eta martxoaren 8an, osteguna, Amurriokoa.

Agurainen Harresi Aretoan egingo da saioa, 19:00etan, eta bertako Udala eta Manu Yanke Mendi Taldea ere badira laguntzaileak. Amurrioko saioa herriko Antzokian egingo da, hura ere 19:00etan hasita, eta Mendiko Lagunak Mendi Taldea eta bertako Udala sartuko dira laguntzaile bezala. Bietan programazio bera eskainiko da:

THE LAST HONEY HUNTER (Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17)
AURRERA
THE FROZEN ROAD (Zuzendari Onena BMFF'17)
SAFETY THIRD (Eskaladako Film Onena BMFF'17)


Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies