Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'Zortzi Yukon', 'Dirtbag', 'Mountain'... Mendi Tourra Tolosan zortzigarrenez

Tolosa, 2018ko martxoak 6. Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan martxoaren 12-13-14an, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 10 urte bete zituen pasa zen abenduan.

Tolosakoa da Mendi Tour zirkuituko hitzordu helduena, eta baita jendetsuena ere. Zine eta mendi zaleek erantzun bikaina eman dute urtea joan urtea etorri, eta Leidorren giro berezia sortzen da oso. Aurtengo pizgarriekin, gainera, gora egingo du erantzun horrek: Tolosa bertako ekoizpen bat aurkeztuko da, 'Zortzi Yukon' filma, Bilbon Euskarazko Film Onenaren Saria jaso zuena, Mattin Zeberio zuzendari gaztearen lana. Josu Iztuetaren gidaritzapean Yukon ibaira mendi zeharkaldia eginez lehendabizi, eta kayakean jaitsiera burutzu ondoren, egindako espedizioaren filma da. Bilbon izan zuen estreinua, eta Leidorkoa izango da Tolosan emango den lehen aldia.

Horrez batera BMFF 2017ko filmarik nabarmenenak proiektatuko dira Leidorren: Sari nagusia eta Ikuslegoaren Saria eskuratu zituen 'Dirtbag: The Legend of Fred Beckey', edota Epaimahaiaren aipamen berezia jasotako 'Mountain' kasu.

Tolosako Udalak eta Tolosa Gasak babestutako edizioa da aurtengoa ere, eta laguntzaile Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutua ditu ('Mama' filma ordezkatuz azken hau). Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke Leidorko leihatilan. Filma guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpidatziekin lagunduta, eta zeinu hizkuntza interpretazioa ere eskainiko da pelikulen aurkezpenetarako.

Tolosako Udala mendi film laburren lehiaketako irabazlea ere aurkeztuko da Mendi Tourrean, asteartea hilak 13ko saioan. 'Orain' film laburra izan da irabazlea, Alex Areizaga zuzendari zumarragarrak Gattiken ekoiztetxearekin aurkeztutako lana. 600 euro dagozkio ditu saritan. Egile honek 2017ko BMFF Mendi Short lehiaketa irabazi zuen 'Fandango' laburmetraiarekin.

 
Programazioa:

CVCEPHOTO argazki erakusketa

Leidorreko korridoreetan CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenak erakusgai egongo dira. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak sustatutako lehiaketa da, eta besteak beste, haren bidez hautatzen da Bilbao Mendi Film Festivaleko karteleko irudi ofiziala.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies