Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivaleko bost filma apirilaren 7 eta 8an Hondarribiko Mendi Tourraren hirugarren edizioan

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra hirugarrenez egingo da Hondarribian, Itsas Etxea auditorioan, apirilak 7 eta 8an, larunbata eta igandea. 

Mendia, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak aurkezten ditu Mendi Film Festivalak abenduro –aurten 11. edizioa beteko du abenduaren 7tik 16ra- , eta han saritutako eta gehien nabarmendutako filmekin osatzen da Mendi Tourra, urte osora zabaltzen den zinema mostra ibiltaria. 2018an jada ia 5.000 ikuslerengana iritsi da, 14 hiri desberdinetan emanaldiak eskainita.

Hondarribiko Udalak, aurreko bi edizioetako arrakastaren ostean, berriro babestuko du Bilbao Mendi Film Festivalak antolatu eta Zineuskadik lagundutako ekitaldia.  Itsas Etxea auditorioan eskainiko dira saioak 20.00etatik aurrera, eta sarrerak 3 eurotan salgai daude Arma Plazan edota Kutxabank sarrera salmenta atarian: LARUNBATA 7 eta IGANDEA 8. Saio egunetan leihatilan bertan salduko dira emanaldia hasi baino 2 ordu lehenagotik.

Iazko Mendi Film Festivalen Sari Nagusia jaso zuen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey, Epaimahairen aipamena jaso zuen Mountain eta Zuzendari Onena izan zen Ben Page britainiarraren The Frozen Road eskainiko dira Hondarribian, eta baita bi film labur bikain ere: Aurrera lan euskalduna eta emakumeen gorazarrea egiten duen Where the Wild Things Play.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies