Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'The Dawn Wall' pelikula buru dela otsaileko Mendi Tourrak Azkoitian, Leioan eta Sondikan

Mendi Tour otsailean AzkoitianLeioan eta Sondikan izango da, mendi zinemagintzako pelikularik gaur gaurkoenak eta onenak ikusteko aukera paregabea eskainiz. Bilboko Mendi Film Festivalen ale berezienez urte osoan gozatu ahal izateko mostra ibiltaria da Mendi Tourra, filmak ikusleengana gerturatzen dituena.

The Dawn Wall da kartel burua,  mendi zinemagintzaren historiako pelikula onenetako bat: Tommy Caldwell horma handietako munduko eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoak dira haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek.

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa zabaldu zuen The Dawn Wall-ek. Euskalduna Jauregian bildu ziren 1600 ikusleek zutik eta txaloka hartu zituzten Tommy Caldwell protagonista eta Peter Mortimer zuzendaria, filmak erabat hunkituta. Eta 2019an Mendi Tourreko izarra da, formatu handian ikusi eta gozatzeko aukera bikaina.

Datozen hitzorduak:

Otsailak 6, asteazkena, Azkoitiako Baztartxon (20:00)

Otsailak 13, asteazkena, Kultur Leioa auditoriumean (19:30)

Otsailak 17, igandea, Sondikako Kultur Etxean (18:00)

 

Azkoitian eta Sondikan lehen edizioa du Mendi Tourrak. Bietan Udalek babesten dute Mendi Film Festivalek antolatutako ekitaldia, Azkoitiako Udala eta Sondikako Udala. Laguntzaile gisan, Azkoitian Anaitasuna Mendi Bazkuna eta Sondikan Bizkaiko Foru Aldundia batu dira, eta baita Zineuskadi ere, euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzen eta laguntzen duen erakundea.

Leioako Mendi Tourrak, bere aldetik, 8. edizioa du aurtengoa. Leioako Udalaren eta Leioa Mendi Taldearen babesa du beste behin, eta Zineuskadiren laguntza du saio honek ere. Hilak 13 eta 14, bi eguneko karteldegia osatu da bertarako, guztira 4 filma aurkezteko. 

Otsailak 13 asteazkena (19:30)

The Dawn Wall

The Search for the Wooo

Otsailak 14 osteguna (19:30)

Notes from the Wall

This Mountain Life

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies