Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour Iruñea-Pamplona: martxoaren 25etik 28ra Golem Baionan

SARRERAK

Iruña-Pamplona, 2019ko martxoa. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek  mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Aurreko bi edizioetan 2000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionara, eta horrek hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.

The Dawn Wall aurkeztuko da besteren artean Gasteizen, sekulako filma. Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoa da haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek.

Iragan abenduan Mendi Film Festivala zabaldu zuen filma da, 1600 ikusleren aurrean, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Tommy Caldwell bertan zela –Peter Mortimer zuzendariarekin batera-, aurkezpena egiteko. Mendi Filmen 11. edizioko sari nagusietako bat, Epaimahaiaren Saria, jaso zuen. Eta 2019an Mendi Tourreko film izarra da, formatu handian ikusi eta gozatzeko aukera paregabea.


Sarrerak Golem plataforma digitalean eskuratu daitezke, eta baita leihatilan ere, saioko 6na euroan. Lau egunetako abonua ere eskuratu daiteke leihatilan, 20 euroan.

Mendi Film Festival eta Golem-ek bat egin dute berriro ekitaldi hau antolatzeko. Zinema eskaintza erakargarriaren aldeko apustuan eskutik doaz bata eta bestea. Bilbon, Mendi Film Festivaleko saioak hartzen ditu Golemek Azkuna Zentruko zinemetan. Aldi berean, Iruñeako Mendi Tourraren laguntzailea da Skimetraje Play Pyrenees, Piriniotako eski eta snow film laburren jaialdia.  Media partnerrak Diario de Noticias de Navarra egunkaria eta Desnivel –mendiko albisteetan nazioarteko erreferentzia den webgunea- dira.

Sponsors

Instituciones/Instituzioak/Institutions

Summit/Gailurra

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies