Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hondarribian Mendi Tour arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua

Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizio gogoangarria ospatu zen uztailaren 18ko gauean Kasino Zaharreko lorategietan. Gau-giro itzela, ikusle emana, eta antolakuntza bikaina, guztiak bat egin zuen Udako Mendi Tour saio arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua burutzeko.

Bertaratu zirenek mendiko 7 pelikula ikusteko aukera izan zuten, inspirazioz eta erritmoz betetako saioan. Krystle Wright argazkilariaren In Perpetual Motion eta Where the Wild Things Keep Playing, Dimegaz Kultur Elkartearen Harria Herria, David Lamaren oroitzan The Search for the Wooo, Robert Jasperren Allein Groenlandiako abenturatzarra, Joey Schusler eta Ben Page zinegile gazte eta oparoen Can't Ski Vegas, eta amaitzeko, Climbing Blind, iazko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian Eskaladako Film Onena izendatu zena.

Saio amaieran, bertaratu zirenek txalo zaparrada eskaini zioten bai emanaldi osoari, eta bereziki Climbing Blind filmako protagonistei eta zuzendariari. Jesse Dufton eta Molly Dufton eskalatzaileek eta Alastair Lee zuzendari handiak, badute jada MendiZaleen goxotasuna eta aitortza.

Uda gau eder bateko zine emanaldi aparta, Hondarribiko Udalak uztaila eta abuztuan eskainiko dituen Kultur ekitaldien aurrekari eta erakusle. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy