Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa 2021

Mendi Filmeko Presidentea Eduardo Martinez eta Fundación Vital Fundazioako Zuzendaria Arantxa Ibañez de Opacua prentsa agerraldian

SARRERAK

Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Gasteizko Vital Fundazio Kulturuneara itzuliko da otsailaren 15, 17, 18 eta 19an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 9. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.

Mendi Tour 2021 zirkuituko lehen hitzorduetako bat da Gasteizkoa. Donostia, Iruña eta Zangozako aurreko saio arrakastatsuetan edukierak bete egin dira, mendiko zinemagintzak tiradizo handia duela eta inspirazio iturri dela erakutsiz, areago pandemia garaiotan.

Mendiko, abenturazko, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriek osatuko dute Gasteizko programazioa. Guztiak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film eskainiko dira. Horien guztien estreinaldia izango da Araban. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8 Mendi Film jaialdian saritutakoak direla, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Gasteizko aurtengo programazioak.

Hillary – Ocean to Sky, Everest – The Hard Way, Out of the Blue, zinema-titulu handiekin batera, izen handiko zuzendariak nabarmentzen dira, hala nola Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edo Mike Douglas & Anthony Bonello tandema.

Horrez gain, lau euskal ekoizpen daude: Arriesgarse a Vivir, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo, Juanjo San Sebastián, Nives Meroi eta Romano Benet bezalako alpinistekin, The Walk On Project Fundazioaren inguruan; Mendian Hil, Hirian Hil Iñaki Peña zuzendari eta zainketa aringarrien mediku espezialistaren lana, Euskarazko Film Onenaren Saria irabazi zuena; eta Mikel Sarasola protagonista deneko bi pelikula: berak zuzendutako The Tears of Shiva eta Ruben Crespok zuzendutako Aterpean Ateri.

Sarrerak on-line soilik eskura daitezke www.fundaciónvital.eus webgunean eta www.mendifilmfestival.com webguneko esteketan. Edukiera mugatua izango da, eta osasun-prebentzioko neurriak hartuko dira aretora sartzean.

Mendi Film Festivalek eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpresak Mendi Tour antolatu dute aurten ere Fundación Vital Fundazioaren laguntzarekin. Beste kolaboratzaile batzuk: Arabako Mendi Federazioa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Álava, Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutua-Instituto Polaco de Cultura.

Arantxa Ibañez de Opacua Fundación Vital Fundazioko zuzendariak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival elkarteko presidenteak Gasteizko Mendi Tour Vital Fundazioaren 9. edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte, Vital Fundazioa Kulturenean bertan egindako aurkezpen ekitaldian.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy