Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko zinemagintza onena Izabako gau-giroan abuztuaren 14an

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourraren lehen edizioa egingo da Izaban, abuztuak 14 larunbata, aire zabalean, herriko anfiteatroan. Gaueko zine saioa izango da, mendiarekin lotura estua duen Erronkari ibarreko bihotzean.

Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak aurkezten ditu Mendi Film Festivalak abenduro –aurten 14. edizioa beteko du abenduaren 3tik 12ra- , eta han saritutako eta gehien nabarmendutako filmekin osatzen da Mendi Tourra, urte osora zabaltzen den zinema mostra ibiltaria. 2021ean jada, eta pandemiak pandemia, 6500 ikusle erakarri ditu, 23 herri eta hiri desberdinetan emanaldiak eskainita.

‘Mendian Hil, Hirian Hil” -Euskarazko Film Onena, Bilbon-, eta “Free As Can Be” -Eskaladako Film Onena-, hautatu dira 2 ordu inguru iraungo duen saioa ixteko. Aurretik, iazko Mendi Filmeko Sail Ofizialean parte hartu zuten “Aterpean Ateri”, “Charge 2” eta “The WURL” film laburrak eskainiko dira.

Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira filma guztiak, azpidatziekin lagunduta.

 Abuztuak 14 larunbata (21:30)

CHARGE 2: irudi eta akzio uztartze ikusgarria konbinazio potente batetik eratorria: muturreko eskiatzaileak eta haiekin dabilen munduko drone gidari txapelduna

ATERPEAN ATERI: Mikel Sarasolak ur lasterretako abenturekin egiten du amets etxealdi bete-betean.

THE WURL: “Wasatch Ultimate Ridge Linkup” mendiko lasterketa gogor baten izena da, Salt Lake Cityko (Utah, AEB) erdigunetik ikus daitekeen 58 kilometroko mendi gandor amaigabea. Bi emakume prest agertu dira, eskiekin lagunduta, ibilbidea neguan burutzen duten lehenak izateko.

FREE AS CAN BE: Mendi Film 2020 Eskalada Film Onena "Free Rider" Yosemiteko El Capitan horman, eta hura era askean eskalatzeko eginahalean bat egingo duten belaunaldi desberdineko bi lagun, tartean Mark Hudon legenda..

MENDIAN HIL HIRIAN HIL: Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onena Zaintza aringarrietan espezialista den Iñaki Peña medikuak hausnarketarako gonbitea egiten du: zenbateraino eta zertan da desberdin heriotza mendian eta hirian? Nola bizi ohi da dolua? Senide edo lagun maitatuak galdu dituztenen testigantzak biltzen ditu filma honek, tartean Felipe Uriarte, Juanjo San Sebastian edota Andoni Ormazabal bezalako alpinista eta eskalatzaile ezagunak, Jorge Nagore kazetaria, SOS Himalaya Fundazioko Elena Sagaseta de Ilurdoz,…

 

Izabako Udala eta Ezka Ibaia Energia (argindarra komertzializatzeko tokiko enpresa) dira Mendi Film Elkarteak antolatutako ekitaldiaren babesleak, eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea du laguntzailea. Sarrera doan izango da Izabako anfiteatroko harmailetan saioaz gozatu ahal izateko.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy