Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko zinemagintza onena udazken honetan ere Mendi Tour zirkuituarekin pantaila handietan

Mendi Film zinemaldiko pelikula onenen Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Udazkeneko egitarauari ekiteko prest dago. Hilaren 23an, osteguna, Urnietan egingo da lehen saioa, eta hortik aurrera azarora bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu daude jada baieztatuta: 

Urriak 4-7 MADRID

Urriak 7 LA ALDEA DE SAN NICOLÁS (Gran Canaria)

Urriak 30 TERUEL

Urriak 31 MARKINA-XEMEIN

Azaroak 4 GRAN CANARIA

Azaroak 12 ELGOIBAR

Azaroak 16 BASAURI

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikulek haize freskoa ekarriko dute zinemetako pantaila handietara, eta zinemazaleek helduleku polita izango dute euren pasio eta ametsei bide emanez kalitatezko zinemagintzaz gozatzeko.

Hala izan da pandemiak baldintzatutako 2021 honetan. Euskal Herriko esparrura mugatuta, eta aforo murrizketak murrizketa, 24 Mendi Tour egin dira, guztira 6370 ikusle bilduz, saio bakoitzeko 276 ikusle bataz-beste.

  • Araban: GASTEIZ, AGURAIN eta AMURRIO
  • Bizkaian: BILBO-SANTUTXU, LEIOA, IGORRE, ZALDIBAR, OTXANDIO eta MALLABIA
  • Gipuzkoan: DONOSTIA, ESKORIATZA, TOLOSA, EIBAR, HONDARRIBIA, ANTZUOLA, ARRASATE, ZARAUTZ, ORIO eta AZPEITIA
  • Nafarroan: IRUÑA, ZANGOZA eta IRURTZUN

Hauez batera Udan bi Mendi Tour egin dira aire zabalean, bata IZABAko anfiteatroan eta bestea CANET D’EN BERENGUER-eko (Valentzia) hondartzan.

2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa, eta Mendi Tourraren urte osoko hauspoak indar handia emango dio. Pandemiak, gainera, ez du ondorio murriztailerik izan mendiko zinemagintzaren produkzioan, eta aurten, beste behin, film asko inskribatu dira Mendi Filmen parte hartzeko gogoz, mundu osotik igorritako mendiko filmak. Irailaren 15ean amaitu zen izen-emateko epea, eta bilketa eta ikuskatze lana dagokio orain hautaketaz arduratzen den lan taldeari.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy