Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourra Portugalete, Errenteria eta Elgoibarren

Azaroko Mendi Tourren ibilbideak aurrera darrai. Portugalete, Errenteria eta Elgoibarko Mendi Tourren txanda da aste honetan.

Portugaleten lehen edizioa du Mendi Tourrak ostegun honetan, hilak 11. Herriko Udalak babestu du ekitaldia, eta Ganerantz Mendizale Taldea da laguntzailea (ekitaldia euren mendi jardunaldietan sartuz). Dock zinemetan egingo da saioa, 19:30ean hasita, eta hiru pelikulekin osatutako programazioarekin: Kanaria Handiko artzaien 'garrote jauzia' tradizio lez aurkezten duen 'Jurria Guardianes del Garrote', gaisotasun neurodegeneratiboen ikerketaren alde lanean diarduen The Walk On Project fundazioaren 'Arriesgarse a Vivir', eta Reinhol Messnerrek aurkeztutako 'Die Grobe Zinne (The Great Peak)' Dolomitetako Lavaredoko Hiru Gailurretako eskalada historia errepasatzen duen pelikula.

Errenterian, jada 4. edizioa du Mendi Tourrak bertako Udalaren eta Urdaburu Mendi Taldearen eskutik. Niessen Kulturguneko aretoan bi egunez, hilak 11 eta 12, eskainiko dira Mendi Filmeko pelikulak, han ere 19:30ean hasita bi egunetan.

Ostegunean, hilak 11, Kanadako mendietan eskia 'Charge 2' film laburrean, Yosemiten eskalada 'Free As Can Be' pelikulan (Eskalada Film Onena iazko Mendi filmen), eta heriotzaren azaleratze eta bistaratzea mendiari lotuta 'Mendian Hil, Hirian Hil' euskal lanean (iazko Mendi Filmen Euskarazko Film Onena). 

Ostiralean, hilak 12, Ruben Crespo errenteriarrak zuzendutako eta Mikel Sarasola kayaker donostiarra protagonista duen 'Aterpean Ateri' film laburra, Myrtle Simpson emakume esploratzaile eta zeharkaldi polarretako aitzindari izandakoaren soslaia 'Myrtle Simpson, A life on Ice' lanean, eta Reinhold Messnerren 'Die Grobe Zinne (The Great Peak)'.

Eta Elgoibarren, azaroaren 12an, 5. edizioa beteko du Herriko Antzokian egingo den Mendi Tour mendiko pelikulen saioak. Morkaiko mendizale elkartea, Danobat Taldea eta Udalaren eskutik, bost pelikulekin osatu da programazio bizia: elurra eta ur lasterretako piraguismoa 'Charge 2' eta 'Aterpean Ateri' film laburretan, eskalada 'Free As Can Be' pelikularekin, mendiko eskia eta emakumea 'The WURL' pelikulan, eta ixteko 'Mendian Hil, Hirian Hil'. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy