Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour 2021aren azken txanpa Sopelan eta Potesen

Mendi Tour zirkuituaren urteko azken bi hitzorduek Bizkaiko kostaldera eta Europako Mendietara dakarte inspirazioa: Sopelara eta Kantabriako Liebana bailarako Potesera. Mendiko zinemagintza onenaz gozatzeko parada izan da, aurten ere, Mendi Tourraren bidez 38 herri eta hiritan, pandemiaren baldintzapean burututako urte biribila izan da, "Kultura segurua da" leloari tinko eutsi diona.

Azken bi hitzordu hauek gehituz gero, 9.000 ikusleko langatik gertu izango da 2021eko Mendi Tourra. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak izan dituzte inspirazio iturri jarraitzaile horiek guztiek.

Sopelan, azaroak 20 larunbatean (20:00etan) 6. edizioa beteko du Mendi Tourrak. Ohi bezala, Kurtzio Kultur Etxean egingo da zine saioa, Sopelako Udalaren eskutik eta Zineuskadiren laguntzarekin. Sarrera-gonbidapenak www.sopela.eus bidez eskuratu behar dira.

Bost pelikula bizi eta entretenigarri hautatu dira programazioa osatzeko, eskalada, mendiko eskia, ur lasterretako piraguismoa, high-lineak, alpinismoa... uztartzen dituzten metraje labur eta luzeko pelikulen konbinazio bikain bat. 

Programazio hori bera eskainiko da Poteseko Centro de Estudios Lebaniegos aretoan egun berean, Liebana-Picos de Europa Europako mendiko zinema jardunaldien 4. edizioko bigarren saio-egunaren baitan. Aurreko egunean beste lau pelikula izango dituzte ikusgai bertaratzen direnek. ezbairik gabe, Europako mendietara joanez asteburu eder bat osazteko aukera aparta. Sarrea doakoa izango da, eta aforoa bete arte egongo da sartzeko aukera. 

Liebana bailarako tokiko garapen taldea da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiarekin batera antolatzailea.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy