Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

1.234 ikusle Iruñeko Mendi Tourrean

7. edizio bikaina bete du Mendi Tourrak Iruñeko Golem Baiona zinemetan otsailaren 21etik 24ra. Beste behin jendetza bildu da mendiko zinema onenaz gozatuz lagunarte politean lau egun borobil partekatuz. 1.234 ikusle lau egun eta 8 saiotan. Zine-marka itzela! Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi! Eta baita laguntzaile izan zaituztegunoi: Nafarroako Mendi Federazioa, Skimetraje eta Plonoiako Kultura Institutua Madrilen.

Aurrekari eduki du Mendi Tourrak, egia esan: 'Mendiak-1976' pelikulak sekulako arrakasta izan du Golemetako karteldegian. Behin BBK mendi Film Bilbao Bizkaian abendu hasieran estreinatuz geroztik, abenduaren 20an hasi ziren Golemetan eskaintzen, eta zazpi astez egon da karteldegian, orotara 4.100 ikusle biltzeraino! Aurten ez dago, eta nekez egongo da, pelikularik hainbesteko ikusle kopurua bildu duenik.

Mendi Tourrean ikusi ahal izango da hemendik aurrera 'Mendiak-1976', eta baita Donostiako Trueba zineman ere martxoaren 4tik aurrera.

Honekin eta BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2021eko beste hainbat pelikulekin, boladan dabil Mendi Tourra, eta martxorako 25 saio daude iragarrita, 12 herritan:

MARTXOA
1-2-4 SANTUTXU-Bilbo (5. edizioa)
7-8-9 TOLOSA (12. edizioa)
10 AGURAIN (5. edizioa)
11-13 ESKORIATZA (7. edizioa)
14_16-17-18 GASTEIZ (10. edizioa)
15-22 EIBAR (8.edizioa)
17-24 ZALDIBAR (6.edizioa)
18-19 VIELHA E MIJARAN (4. edizioa)
21-22 VALLADOLID (3.edizioa)
26 OTXANDIO (2. edizioa)
29-30 BURGOS (4.edizioa)
31 (eta apirilak 1) IGORRE (9.edizioa)

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy