Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourraren hamabostaldi trinkoa: Arrasate, Getaria, Madrid, León, Salamanca, Santa Brígida, Sopela eta Markina-Xemein

Mendi Tourrak 8 geldialdi eta mendiko eta abenturako zinema onenaren 13 saio izango ditu urriaren bigarren hamabostaldian, Gipuzkoan, Bizkaian, Gaztela eta Leonen, Kanaria Handian eta Espainiako hiriburuan, Madrilen.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren iazko edizioko pelikularik aipagarrienak, Eliza Kubarska edo Peter Mortimer-Sender Films bezalako generoko zinemagile ospetsuek edo jada izena hartu duten Mikel Sarasola, Carmina Balaguer, Luis Arrieta edota Pepe Molina Cruz bezalako gertuko zuzendariek sinatuak, ikusle eta Mendi Zaleen gozagarri izaten ari dira 2022ko Mendi Tour zirkuituaren barruan.

Alpinismoa, eskalada, eskia eta piraguismoa dira filmen gaiak, eta kirol-erronkei aurre egitera, esploratu gabeko lur eta uretan pentsatzera eta klima-aldaketari buruz hausnartzera eramango dituzte ikusleak. Arrasaten, Debagoienako Puntaik Punta egitarau barruan; Getarian, kostaldean; Madrilen, Leonen eta Salamancan, aldi berean; Santa Brigida-Kanaria Handian; eta Sopela eta Markina-Xemeingo Bizkaiko hitzorduetan.

Motorrak berotzen joateko modu bikaina da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren 15. edizioari begira, abenduaren 9tik 18ra bitartean egingo dena.

SARRERAK SALGAI

MENDI TOUR MADRID Cines Golem Madrid / urriak 17-18-19-20

MENDI TOUR LEÓN Cines Van Gogh / urriak 17-18 

MENDI TOUR SALAMANCA Cines Van Dyck / urriak 17-18

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy