Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko izen emate epea zabaldu da irailaren 15era arte

Bilbo, 2018ko apirila. Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte. 

Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. 

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dute “Eguzkilore” garaikurraz batera diru-ordaina, eta guztira 23.000€ banatuko dira.

  • Sari Nagusia, Film Onena: “Eguzkilorea” eta  6.000 euro
  • Zuzendari Onena: “Eguzkilorea”  eta 3.000 euro
  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Gidoi Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Kirol eta Abenturazko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Mendi-kulturari eta Naturari Buruzko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro
  • Film Labur Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro
  • Ikusleen saria: “Eguzkilorea”.
  
BMFF web ofizialean www.mendifilmfestival.com daude xehetasunak, ARAUDIA-IZEN EMATEA atalean.


5000 ikusle bildu ditu jada aurtengo Mendi Tour zirkuituak

2018 BMFF edizioa hasi da beraz epeak betetzen. Aldi berean Mendi Tourrak sekulako martxa darama urtea hasi zenez geroztik. Mendi Film Festivalen iazko edizioko filmarik onenak biltzen dituen mostra Euskal Herrian, Kantabrian, Asturiasen, Valentzian eta Piriniotan barna ibili da negu partean, eta 5000 ikusle bildu ditu. Joerak gora jarraitzen du beraz, bai emanaldi eta baita ikusle kopuruetan: 14 Mendi Tour egin dira jada aurten. Tolosa, Igorre eta Gasteiz hitzordu klasikoak dira, Eibar, Zangoza, Canet d’en Berenguer edota Vielha egonkortu egin dira, eta saio berriak ere sortu dira, Cangas de Onís, Reinosa, Agurain eta Amurrio kasu.

Apirilean hauek izango dira Mendi Tour geltokiak: Hondarribia (apirilak 7-8), Vigo (12-13), Urnieta (13), Camargo (17-18), Leioa (18-19), eta Iruñea (23-24-25-26).

Hemen 2018ko Mendi Tour egutegia.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies