Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivalek 2018ko Hasiera Ekitaldiko sarrerak eta jaialdiko Pack sarrera multzoak salgai jarri ditu

Bilbo. Abiarazi da Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioaren (abenduak 7-16) sarrera salmenta. Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldirako sarrerak, eta jaialdi osorako Pack sarrera multzoak ekainaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Hasiera Ekitaldia abenduaren 7an egingo da, eta bertan 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da.

Sarrera Pack-ak, berriz, lau dira, iaz bezala, eta saio egunetan leihatilan erostea baino %50 merkeago da orain eskuratzea:

PACK FULL (abenduak 7-15): Sala BBK-n egingo diren saio guztiak eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 1. ASTEBURUA (abenduak 7-9): Sala BBK-n egingo diren lehen asteburuko saio guztiak eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 2. ASTEBURUA (abenduak 14-15): Sala BBK-n egingo diren bigarren asteburuko saio guztiak (Non Stop ezik)

PACK NON STOP (abenduak 16): lau saio BMFF 2018an saritutako filmekin

 

Bilbao Mendi Film Festival hasteko urte erdi falta denean abiarazi dugu eskaintza hau, hara begira jada agendan egunak gordetzeko ohitura hartua duten zaleen fideltasuna saritze aldera. 2017an 10.300 ikusletik gora bildu ziren Mendifilmen, eta jaialdiko 10 egunetako askotan agortu egin ziren saioetako sarrerak. Sold Out-a eman zen Euskalduna Jauregiko Hasiera Ekitaldian, eta baita Sala BBK-ko saio askotan ere. 

11. edizioko sarrerak ekainaren 15eko arratsaldeko 18:00etatik aurrera erosi ahal izango dira web ofizialean www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna Jauregiko online salmenta gunean. Lehen sarrera salmenta, beherapen handienak izango dituena, uztailaren 1era arte egongo da indarrean.

Ekitaldia

Egunak

Non

Beherapena duen prezioa

Azken prezioa

BMFF 2018 Hasiera Ekitaldia

2018-abe-07

Euskalduna Jauregia

10,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

15,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

BMFF 2018 FULL PACK

2018-abe-07/15

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

105,00

(+ kudeaketa gastuak)

238,00€

BMFF 2018 PACK 1. ASTEBURUA

2018-abe-07/09

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

45,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

96,00€  

BMFF 2018 PACK 2. ASTEBURUA

2018-abe-14/15

Sala BBK

30,00

(+ kudeaketa gastuak)

62,00€

 

BMFF 2018 PACK NON STOP

2018-abe-16

Sala BBK

20,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

44,00€  

 

Oparitu Mendi!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy