Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivalek %50 arteko deskontuak eskainiko ditu sarrera pack salmentan urriaren 15era arte

Bilbao Mendi Film Festivalek bere jarraitzaileen fideltasuna saritzen jarraituko du %43 eta %50 arteko deskontuak eskainiko dituen sarrera pack eskaintzarekin, behin salmentako lehen fasean, ekainean, salgai jarri ziren sarrera pack guztiak agortu ostean.

Jada salgai daude eskaintzen diren lau pack motak, abenduan leihatilan salduko diren sarrerekin alderatuz deskontu handiak eskaintzen dituztenak. Full pack-ak Sala BBKn abenduaren 8tik 15era egingo diren 22 saioak eta Euskalduna Jauregian abenduaren 7an egingo den Hasiera Ekitaldia biltzen ditu. Prezioa, 120€+gastuak, eta leihatilan, berriz, 238€.

Lehen asteburua biltzen duen pack-ak 55€+gastuak balio du eskaintzan (abenduaren 7ko Hasiera Ekitaldia eta 8-9 asteburuan Sala BBK-n egingo diren zortzi saioak). Bigarren asteburua biltzen duenak 35€+gastuak (abenduaren 14 eta 15eko Sala BBK-ko 6 saioak). Eta Non Stop Pack-ak 25€+gastuak (abenduak 16 igandean 2018ko edizioan sarituko diren filmekin Sala BBK-n osatuko diren 4 saioak).

Urriaren 15era arteko eskaintza da hau, edo kopuru mugatuan eskaintzen diren pack-ak agortu bitartekoa. Urriaren 16an pack-en salneurria handitu egingo da.

Azkenik, abenduaren 7an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak 13€+gastuak ordainduta erosi daitezke (leihatilan 15€). Jaialdiko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da egun horretan. Azken edizioetan sarrerak agortu egin dira Hasiera Ekitaldirako, beste hainbat saiotan gertatu bezala. Bilbao Mendi Film Festivaleko 2017ko edizioan 10.400 ikusle bildu ziren.

Lau Pack motak: 

PACK FULL (abenduak 7-15): Sala BBK-n egingo diren saio guztiak (22) eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 1. ASTEBURUA (abenduak 7-9): Sala BBK-n egingo diren lehen asteburuko saio guztiak (8) eta Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldia

PACK 2. ASTEBURUA (abenduak 14-15): Sala BBK-n egingo diren bigarren asteburuko saio guztiak (6), Non Stop ezik.

PACK NON STOP (abenduak 16): 4 saio BMFF 2018an saritutako filmekin

  

11. edizioko sarrerak web ofizialean www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna Jauregiko online salmenta gunean erosi daitezke.

Ekitaldia

Egunak

Non

2.fasea

(Irailak15-Urriak 15)

3.fasea

(Urriak 16-Azaroak 12)

Azken prezioa

BMFF 2018 FULL PACK

2018-12-07/15

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

120,00

(+ kudeaketa gastuak)

150,00

(+ kudeaketa gastuak)

238,00€

BMFF 2018 PACK 1.ASTEBURUA

2018-12-07/09

Euskalduna Jauregia - Sala BBK

55,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

65,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

96,00€  

BMFF 2018 PACK 2.ASTEBURUA

2018-12-14/15

Sala BBK

35,00

(+ kudeaketa gastuak)

38,00

(+ kudeaketa gastuak)

62,00€

 

BMFF 2018 PACK NON STOP

2018-12-16

Sala BBK

25,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

28,00€  

(+ kudeaketa gastuak)

44,00€  

 

 

Oparitu Mendi!

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies