Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioko programazioa eta 57 filmak

Bilbao Mendi Film Festival abenduaren 7tik 16ra egingo da aurten, 11. edizioa. Programazioa eta bertan ikusi ahal izango diren 57 filmen sinopsiak eta trailerrak www.mendifilmfestival.com gunean daude. 

Azaroaren 12ra arte sarrerak Pack-etan daude salgai: 

  • FULL edo jaialdi osoa
  • Asteburuetako bakoitza
  • NON STOP packa, jaialdiko film sarituekin egingo diren azken eguneko 4 saioena

NON STOP Packak agortu egin dira 3 eskaintza faseetan. 

Sarrera solteak, aurretiaz erosteagatik deskontuarekin, azaroaren 19tik aurrera jarriko dira salgai www.mendifilmfestival.com gunean.

Abenduaren 7an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak 13€+gastuak ordainduta erosi daitezke (leihatilan 15€). Jaialdiko Sail Ofiziala zabalduko duen THE DAWN WALL filma proiektatuko da egun horretan. Azken edizioetan sarrerak agortu egin dira Hasiera Ekitaldirako, eta baita beste hainbat saiotan ere. Bilbao Mendi Film Festivaleko 2017ko edizioan 10.400 ikusle bildu ziren, eskainitako edukiaren %70a gaindituz.

11. edizioko sarrera hauek guztiak www.mendifilmfestival.com bidez edo Euskalduna Jauregiko salmenta bideen bitartez erosi daitezke.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy