Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinemagintzarik onenaren plaza abenduaren 6tik 15era egingo den 12. edizioan

Bilbo, 2019ko abenduak 2. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera Bilbon da berriro, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioan, abenduaren 6tik 15era.

Gaur Bilboko Sala BBK-n egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute, euren arteko lankidetza hitzarmenen bidetik aro berrian sartu den 12. edizioa:
  • Eduardo Martínez (Mendifilm Presidentea)
  • Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua)
  • Javier Garcinuño (Bilbao Ekintza Zuzendaria)
  • Aitziber Atorrasagasti (Kultura Sustatzeko Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan)
  • Gorka Martínez (BBK Zuzendari Nagusia)
  • Jabier Baraiazarra (Mendifilm Zuzendaria)
BIDEA
2008an sortu zen Mendi Film Festival, lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatu da. Bertako agendan sendo errotuta dago, ikusle datuak argigarri:
Urtea Ikusle kopurua
2012 4.772
2013 5.669
2014 7.371
2015 8.710
2016 9.117
2017 10.371
2018 12.008
 
Mendiko zinemaren mundu mailako erreferente da Mendi Film. Mendiko Zinema sustatzeko Nazioarteko Elkargoko (IAMF-ko) kide da, eta Mendifilmeko zuzendari Jabier Baraiazarra da haren presidentea.
 
Bide horretan lagun izan ditugunei esker oneko hitzak baino ez dauzkagu, eta batu berri direnei ongi etorria eman nahi diegu espediziora, bidelagun bikainak izango gara. 12. edizioko gaia arrasto horretan dator: #Bidea

SAIL OFIZIALA
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten 60 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan.
  • 56 film Sail Ofizialean
  • 3 film Zabalandi atal berrian
  • Mendi Short film labur amateurren lehiaketako irabazlea izan dena
Guztira 172 aurkeztu dira aurten 29 herrialde ordezkatuz, inoiz izan den kopururik handiena. Galbahe lana gogorra bezain gozagarria izan da, eta hartatik sortu da Sail Ofizialeko hautaketa.
 
Maila handiko filmak proiektatuko dira Euskalduna Jauregian, Sala BBK-n eta Golem Alhondiga zinemetan 10 egunez, egungo mendi zinemagintzarik onena, ezbairik gabe.
 
IKUS filmak, sinopsiak eta trailerrak
 
Sail Ofizialerako hautatuak izan diren 56 filmek 13 herrialdetako jatorria dute: 

Jatorria Film kopurua
Espainia 13
USA 11
Canada 7
Alemania
Erresuma Batua
5
Austria 4
Frantzia 3
Australia
Italia
2
Grezia
Errumania
Eslovenia
Polonia
1
 
Hainbat mailatako estreinaldiak gauzatuko dira Bilboko eszenategietan, Mendifilmen erakusleiho aparta baliatuz:
  • 10 Nazioarteko estreinaldi
  • 3 Europa mailako estreinaldi
  • 26 Espainia mailako estreinaldi
  • 15 Euskadi mailako estreinaldi
 
Euskal lanak 9 dira Sail Ofizialean:
  • Artiko | Zuz: Josu Venero eta Jesu Mari Lazkano
  • Burdinura | Zuz: Santi Yañiz eta Anton Lazkano
  • Chhaupadi | Zuz: Jaime Murciego eta Pablo Iraburu
  • Cholitas | Zuz: Migueltxo Molina
  • Circle of the Sun | Zuz: Iñigo Grasset eta Lena Stoffel
  • Elur Goritan | Zuz: Jon Goikoetxea eta Iñigo Larrañaga
  • Harria Herria | Zuz: Dimegaz Kultur Elkartea
  • Natura Bizia | Zuz: Lexeia Larrañaga de Val
  • Vergüenza | Zuz: Iker Elorrieta eta Garazi Sanchez
 
Ostatnia Góra (The Last Mountain) filmak zabalduko du Sail Ofiziala, abenduaren 6an, Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian. Poloniarren 2018ko neguko K2-ko saiakera kontatzen duen filma zirraragarria da, eta Krzysztof Wielecki protagonista eta Dariusz Zaluski zuzendaria eszenarioan izango dira aurkezteko.

ZUZENDARI ETA IZAR HANDIAK

Mendi zinemagintzako zuzendari entzutetsuak ageri dira Sail Ofizialeko filmen izendegian, hala nola, Mendifilmen ibilbide oparoa duten egileak: Paul Diffley, Peter Mortimer eta Josh Lowell, Alastair Lee, Pablo Iraburu, Jen Randall, Alison McAlpine, Krystle Wright, Ben Page, Anthony Bonello, Mike Douglas, Vladimir Cellier, Ben Masters, Ben Sturgulewski, Gerald Salmina, Santi Yañiz,…
 
Eta mendi munduko izarrak: Krzysztof Wielicki, Jerzy Kukuczka, Hans Kammerlander, Edmund Hillary, Jim Whittaker, Edurne Pasaban, Iñaki Ochoa de Olza, Horia Colibasanu, Cholitas eskalatzaile boliviarrak, Matthias Giraud, Aaron Durogati, Marie France Roy, Ignacio Mulero…
 
Hemen, beren pelikulak Bilboko eszenategietan aurkeztuko dituzten egile eta protagonisten zerrenda:

Abenduak 6 ostirala | Euskalduna Jauregia
19:30 OSTATNIA GÓRA
(THE LAST MOUNTAIN)
  • Krzysztof Wielicki (protagonista)
  • Dariusz Zaluski (Zuz)
  • Maja Pietraszewska (Musika)
  • Piotr Pawlus (Kamara)
Abenduak 7 larunbata | Sala BBK
11:30 RESET
  • Carlos Martínez Usón (Zuz)
  • Bárbara Olivan (Ekoizlea)
  • Ricardo Montoro (protagonista)
19:30 HARRIA HERRIA
  • Janire Etxabe (Zuz)
  • Oier Plaza (Errealizadorea)
  MANASLU
  • Gerald Salmina (Zuz)
Abenduak 8 igandea | Sala BBK
11:30 ACTÚA
  • Daniel Castillo (Zuz)
  • José Manuel Velázquez-Gaztelu (Zuz)
17:15 CHOLITAS
  • Jaime Murciego (Zuz)
  • Pablo Iraburu (Zuz)
  • Dora Magueño Machaca (protagonista)
  • Cecilia Llusco Alaña (protagonista)
  • Ana Lía Gonzales Magueño (protagonista)
  • Lidia Huayllas (protagonista)
  • Elena Quispe Tincuta (protagonista)
19:30 JUREK
  • Pawel Wysoczanski (Zuz)
  • Cecilia Maria Kukuczka (alarguna)
  • Krzysztof Wielicki (alpinista, sokakidea)
Abenduak 9 astelehena | Sala BBK
17:30 WHERE THE WILD THINGS KEEP PLAYING
  • Krystle Wright (Zuz)
19:30 CIRCLE OF THE SUN
  • Iñigo Grasset (Zuz)
Abenduak 10 asteartea | Sala BBK
19:30 NATURA BIZIA
  • Lexeia Larrañaga (Zuz)
  • Asier Bilbao (Zuz)
  • Alberto Iñurrategi (protagonista)
  SENSE RETORN
  • Siebe (Siba) Vanhee (protagonista)
  • Jorge Solórzano (protagonista)
  • Roger Molina (protagonista)
  • David López (Zuz)
Abenduak 11 asteazkena | Sala BBK
19:30 DE LOCOS
  • David López (Zuz)
Abenduak 12 osteguna | Sala BBK
19:30 CERRO KISHTWAR – AN ICE COLD STORY
  • Niki Siegrist (Ekoizlea)
  SUPER FRENCHIE
  • Chase Odgen (Zuz)
Abenduak 13 ostirala | Sala BBK
17:30 CHHAUPADI
  • Itziar García (Ekoizlea)
  • Edurne Pasaban (protagonista)
19:30 LA VOZ DE IÑAKI
  • Pablo Iraburu (Zuz)
  • Pilar Seguin (Iñakiren ama)
  • Pablo Ochoa de Olza (Iñakiren anaia-SOS Himalaya)
  SUPERHOMBRE
  • Lucian Mircu (Zuz)
  • Mircea Gherase (Zuz)
  • Horia Colibasanu (protagonista)
Abenduak 14 larunbata | Sala BBK
11:30 BURDINURA
  • Santi Yañiz (Zuz)
  • Anton Lazkano (Zuz)
  ELUR GORITAN
  • Jon Goikoetxea (Zuz)
  • Iker Larrañaga (Zuz)
  • Jurek Ziemkiewicz (protagonista)
  VERGÜENZA
  • Iker Elorrieta (Zuz)
  • Garazi Sanchez (Zuz)
  ESKALADA JASANGARRIA GIPUZKOAN
  • Tetxus Barandiaran (Zuz)
17:15 ARTIKO
  • Josu Venero (Zuz)
  • Jesus Mari Lazkano (Zuz eta protagonista)
  • Xabi Paia (Gidoilaria)
  CLIMBING BLIND
  • Alastair Lee (Zuz)
19:30 WOP SARIA
  • Nives Meroi eta Romano Benet
  • Mikel Renteria (WOP)
 

EPAIMAHAIA 

Hauek dira BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA 12. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaikideak:
  • Mirella Tenderini (ITA, idazlea)
  • Rosana Stedille (ITA, Trento Film Festivaleko kidea)
  • Irene Larraza (EH, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria)
  • Keith Partridge (UK, zinegilea eta IAMF 2019 sariduna)
  • Gaizka Bourgeaud (EH, kamerari eta argazki zuzendaria zineman)


SARIAK eta GARAIKURRA

  • Sari Nagusia: “Eguzkilorea” eta  6.000 euro
  • Zuzendari Onena: “Eguzkilorea”  eta 3.000 euro
  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Gidoi Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro
  • Film Labur Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro
  • Ikusleen saria: “Eguzkilorea”
 
23.000€ banatuko dira diru-saritan.
 
Iñigo Aristegui artista donostiarrak egin du eguzkilore garaikurra. Babesa eta aztarnak irudikatzen dituen eta barneratua daukagun mendiko kulturarekin bat datorren ikurra.

ZABALANDI

Sail Ofizialean aurkeztuko diren 56 filmez gain, beste 3 filma proiektatuko dira lehiaz kanpo, Zabalandi atalean:
  • Jurek | Zuz: Pawel Wysoczanski [Mendiko Film Onena Mendifilm’15]
  • La Voz de Iñaki | Zuz: Pablo Iraburu [Arena Comunicación, 2009]
  • Eskalada Jasangarria Gipuzkoan | Zuz: Tetxus Barandiaran [Nazioarteko estreinaldia]
 

WOP SARIA: Nives Meroi eta Romano Benet

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. edizioko omendu nagusiak,  WOP-The Walk On Project Saria jasoz.
 
Hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe osatu dituen bikotea da. Duela 25 urte egin zuten beren lehen zortzimilako espedizioa, eta 2017an itxi zuten hamalau gailurren zerrenda. Tartean, geldiune bat, sokada eta bikote honen giza balioak goratzen dituena: Romanok gaixotasun larri bat jasan zuen, 2009ko Kangchenjungako espedizioan bete-betean azaleratzen hasi zena, eta Nivesek erabaki zuen senarra osatzen zen bitartean ez zuela bere kabuz jarraituko goi-mendietako erronkekin. Hezur-muin  transplante bi jaso eta gero, jarri zen osatu bidean Romano, eta hala eutsi zioten berriro munduko hamalau gailur garaienak egiteko proiektuari.
 
Mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu WOP-The Walk On Project Fundazioa Sariak. Mendi Film Festivalen aurreko edizioetako omenduak hauek izan dira: Josep Manuel Anglada (2015), Sir Chris Bonington (2016), Peter Habeler (2017), eta Juanjo San Sebastian (2018), Jeremy Collins-en Drawn filmaz batera (2014).

PROIEKZIO GUNEAK

Lau gune nagusi izango ditu Mendifilmek Bilbon, proiekzioetarako eta hitzaldietarako:
  • Sala BBK Sail Ofizialeko estreinaldi guztientzat, Mendi Talk saioentzat, WOP Sariaren ekitaldirako, eta lehiaketako filma sarituekin abenduaren 15ean egingo diren Non Stop saioentzako
  • Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan ere eskainiko dira Sail Ofizialeko filmak
  • Euskalduna Jauregian Hasiera Ekitaldia egingo da, abenduaren 6an, ostirala
  • Zabalgune eraikinean Base Camp-a egongo da, zinemaldiaren bilgunea, guztira 6 hitzaldirekin
  

HITZALDIAK


ZABALGUNE ERAIKINEKO BASE CAMPEAN 
 
  • KRYSTLE WRIGHT | “Adventure Photographer” | Abenduak 8 igandea, 12:00etan
  • CHRISTIAN PONDELLA | “Beneath the Ice” | Abenduak 9 astelehena, 19:30ean
  • ANDONI ORMAZABAL | “Lehoinabarraren aztarna” | Abenduak 10 asteartea, 19:30ean
  • PANGEA-ROBERTO LÓPEZ | “Kamchatka: enigmas de fuego y hielo” | Abenduak 11 asteazkena, 18:00etan
  • ANA ZAMORANO @remoteana | “Remoteana: mujer, cámara y montaña a pedales” | Abenduak 11 asteazkena, 19:30ean
  • ZIGOR MADARIA | “Autopsia Klinikoa 7.400 metrotan. Zer gertatu zitzaion Iñakiri?” | Abenduak 12 osteguna, 19:30ean

SALA BBK

  • JOAQUÍN ARAÚJO eta JERÓNIMO LÓPEZ | “Ciencia, paisaje y futuro” | Abenduak 2 astelehena, 19:30ean [BBK 29. Pagasarri Ibilaldia egitaraua]
  • CECYLIA KUKUCZKA – PAWEL WYSOCZANSKI – KRZYSZTOF WIELICKI | “Jerzy Kukuczka – 30.urteurrena” | Abenduak 8 igandea, 19:30ean
  • JUAN LUIS ARSUAGA | “El totem del toro” | Abenduak 14 larunbata, 11:30ean [BBK 29. Pagasarri Ibilaldia egitaraua]
 CLUB DEPORTIVO BILBAO
  • KRZYSZTOF WIELICKI – PIOTR DRÓZDZ – CECYLIA KUKUCZKA | “Mi elección” liburuaren eta “Jerzy Kukuczka: Shisha Pangma’87” erakusketaren aurkezpena | Abenduak 7 larunbata, 12:00ean


ERAKUSKETAK

  • Ricardo Montoro | “Viento del Norte” margolanak (abenduak 2-15) | Zabalgune eraikineko Base Camp | Bisita gidatua: abenduak 8 igandea, 13:30ean 
  • Christian Pondella | “Beneath the Ice” argazki erakusketa (azaroak 18tik abenduak 31era) | Metro Bilbaoko Abando geltokian (Berastegi eta Renfe irteerak) | Bisita gidatua: abenduak 7 larunbata, 11:00etan
  • CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenak |San Nikolas plazatxoan eta ETS Zazpikaleak/Casco Viejo geltoki intermodalean (azaroak 19tik abenduak 15era) eta Sala BBK-n (abenduak 2tik 15era) / Bisita gidatua: abenduak 7 larunbata, 11:00etan
  • Jerzy Kukuczkari tributua | “Shisha Pangma 1987” argazki erakusketa (abenduak 6tik 15era) / Club Deportivo Bilbao egoitza / Aurkezpena: abenduak 7 larunbata, 12:00etan


KARTELA: ‘TOP OF AFRICA’

BBK MENDI Film Bilbao-Bizkaia kartel ofiziala, Christian Pondella argazkilari estatubatuarraren ‘Top of Africa’ irudian oinarritu da. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan irabazi du ‘BBK Mendi Film Kartela’ saria, 12. edizioko irudi nagusia bihurtuz. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Filmek hirugarren urtez deitu dute sari hori.
Top of Africa’ Kilimanjaro (Tanzania) mendian hartutako argazki ikusgarria da. Will Gadd izotz eskalatzaile kanadar ezaguna ageri da Afrikako gailurreko glaziar arrastoetan azkenetakoa den izotz horman jardunean. Bere ederrean, klima aldaketari buruzko hausnarketa gordin eta beharrezko bat.

MENDI TOUR 2019

Guztira 16.000 ikusle batu dira aurten egindako 50 Mendi Tourretan, iaz baino 1.500 gehiago! Mendi Filmen aurreko edizioko film onenak urte osoan zehar ikusteko parada eskaintzen du Mendi Tourrak.
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaz beste, Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, Aragoi eta Madrilera iritsi da Mendi Tourra aurten.


SARRERAK

Mendi Film-eko 12. edizioko saio guztietarako sarrerak salgai daude jaialdiko webgunean: www.mendifilmfestival.com Banan banako sarreren eskaintza azaroaren 22an aktibatu zen, eta saio egunean bertan erostea baino %25 merkeago da aurretiaz eskuratzea.
Aurten, Sarrera Pack-ak eskaini dira ekainetik hasita azarora bitartean, banakako sarrerak eskuratzearekin alderatuz beherapen nabarmena zuten. Arrakasta handia izan du eskaintzak, ia eskaintza osoa agortzeraino. 

BBK 29. PAGASARRI IBILALDIA 

Abenduaren 15ean, igandea, Pagasarri Ibilaldiaren 29. ekitaldia beteko da Bilbon, BBK-ren eskutik, eta Mendi Filmek bat egiten du haren inguruan antolatutako egitaraua elkarbanatuz.
Zinemaldiko markoan Sala BBK-n egingo diren hitzaldiez gain, abenduaren 6 eta 7an zuhaitz landaketak egingo dira Urdaibaiko Undabason. Haritzak, urkiak, gorostiak… landatuko dituzte borondatezko lanean, Lurgaia Fundazioarekin bat eginez.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy