Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioko irudia

BMFF2016Kartela

‘Pan Aroma’ italiar Dolomitetan Lavaredoko mendebaldeko orratzaren  horma tentea bertikalean gurutzatzen duen eskalada lerroa (8c/500m) da. Panoramika hori da Bilbao Mendi Film Festivaleko 9. edizioko irudi ofizialaren eszenarioa. 

 

Edu Marin ageri da argazkian haren zapai etzanetako batean zintzilikatuta. Aita, Francisco Marin ‘Novato’ ari zaio sokari eusten. Bien ordura arteko erronkarik gogorrena burutzea lortu zuten 2014ko uztailean.

Namuss Films (Jon Herranz & Gerard Peris)-ek ‘Panaroma’ filmean erakutsi zigun balentria hori Bilbao Mendi Film Festivaleko 2015eko Saio Ofizialean. Jon Herranz arduratu zen zuzendaritzaz, eta harena da hainbeste balio on biltzen dituen irudi hau: esfortzua, adorea, kemena, adiskidetasuna,… beti ere inguru eta paisaia paregabe batean kokatuta.

Ezaugari horiez batera, irudia inpaktantea da eta oso estetikoa, beraz haren aldeko hautua naturala izan da oso: Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioko irudi izateko aukeratu dugu. 2016ko abenduaren 9tik 18ra egingo da BMFF.

Jabi Baraiazarra eta Jon Herranz Argazkiaren egileak berak,  Jon Herranz getxoztarrak, eta BMFF-eko zuzendari Jabi Baraiazarrak, BMFF-aren Zabalgune Eraikineko egoitzan aurkeztu dute kartela.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies