Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

FREEDOM UNDER LOAD Bilbao Mendi Film Festival-eko 9. edizioaren irabazle

  • Epaimahaikideak Freedom Under Load filma 9. edizioko irabazlea izatea erabaki du, “edertasuna, itxaropena eta metraia eder honen apaltasunagatik”.

  • Palmaresaren gainerakoa horrela osatzen da: Anca Damian (La Montagne Magique) Zuzendari Onena legez, Samuel in The Clouds Argazki Onena, The Important Places Gidoi Onena, The Great Alone Epaimahaiaren Saria, E.B.C. 5.300m Film Labur Onena, Link Sar West Mendiko Film Onena, Boys in the Bugs Eskaladako Film Onena, Dodo´s Deligth Kirol eta Abenturazko Film Onena, Above The Alley. Beneath The Sky Mendi-kulturari eta Naturari buruzko Film Onena.
  • NON STOP egitaraua:
  • Bilbo, 2016ko abenduak 19. Bilbao Mendi Film Festival 2016 bere amaierara heltzen da gehien espero den ekitaldiarekin. Bederatzi egunetan zehar, Saio Ofizialeko 43 film proiektatu ondoren, Pawel Wysoczanski, Jon Garaño, Hélios Gracia, Silvo Karo eta Billy Choi hegokorearra osatutako Epaimahaiak Freedom Under Load lanari Sari Nagusiaren Eguzkilorea ematea erabaki du.  

Pavol Barabasak zuzendatutako film eslovakiarrak, K2 Studiok ekoiztutakoa, 6.000 euro jaso ditu, baita Eguzkilorea ere. Epaimahaikidearen hitzetan “edertasuna, eskainitako itxaropena eta metraia zoragarri honen apaltasunagatik, betiere ikuspuntu xume batetik. Fedetasunari eta Tatrako mendi miresgarrien debozioari buruzko lana da. Filmak lasaitasuna eta armonia eskaintzen du, egun oso beharrezkoak direnak”.

Palmaresaren gainerakoek ondorengoek osatzen dute:

Zuzendari Onena (Eguzkilorea eta 3.000 euro): Anca Damian, La Montagne Magique filmagatik, rumaniar-polaniar-frantziar koprodukzioagatik. Filmak aitorpena jaso du, izan ere historia erreal bat oso bestelakoak diren animazio teknikak ezin hobeto erabili ditu, publikoa uneoro erne mantenduz. Anca Damianek plano bakoitzean sormena eta originaltasun handiak demostratzen ditu. 

Argazkigintza Onena (Eguzkilorea eta 2.000 euro): Pieter Van Eecke-k zuzendutako eta Clin d´oeil films-ek ekoiztutako Samuel in the Clouds film belgiarrak sari hau jaso du bere sentsibilitatea, behaketa zentzua eta pazientziagatik. Era zinematografiko baten bitartez, Boliviaren paisaiaren edertasuna erakusteaz gain, pertsonaia kutun baten historia kontatzen du, baita bere inguruko natura ere. Zinematografia honi esker, bere inguruan mundua aldatzean Samuelek sentitzen duena ulertu dezakegu.

Gidoia Onena (Eguzkilorea eta 2000 euro): The Important Places, Gnarly Bay-ek eta Forest Woodward-ek zuzendutako film amerikarrak saria jaso du. Naturak eta bizitzak berezko duten izaera era gardenean erakusten du, gaztaroa eta zahartzaroa dotore josiz.

Epaimahaiaren Saria (Eguzkilorea eta 1.000 euro): The Great Alone, Greg Khosek zuzendutako film amerikarrak aipamen berezia jaso du, Alaskako natura bakarti eta basatian gizon baten erronka zorrostasun handiz eta edizio bikainean erretratatzen baitu. 

Film Labur Onena (Eguzkilorea eta 1.000 euros): E.B.C. 5300m filmak jaso du. Epaimahaiakidearen arabera, Léonard Kohlik “irudi eta soinuekin bakarrik, lengoaia zinematografiko puruaren baliabideak erabiliz, Everesteko kanpu baseko errealitate gordina erakusten digulako mendizaletasunetik haratago dauden erreflexioak ikusleengan sortaraziz”. 

Mendiko Film Onena (Eguzkilorea): Link Sar West Jonathan Griffith-en lanak sari hau jaso du, bai eskalada bai filmaren garapena aurrera ateratzeko taldearen ekiteagatik. Nahiz eta grabazioaren pisu gehiena eskalatzailei egokitu, ordu erdiko metraiak mendi zine hobearen baldintza guztiak betetzen ditu. 

Eskaladako Film Onena (Eguzkilorea): Boys in the Bugs film amerikarrak, Zachary Barr-ek, Peter Mortimer-rek eta Nick Rosen-ek zuzendutakoak, Sender Films-ek ekoiztutakoak, saria jaso du. Arrakala ikusezinak eta plaka tenteak dauden munduan grabazioan egindako berebiziko lana dela medio.

Kirol eta Abenturazko Film Onena (Eguzkilorea): Sender films-ek sari hau ere jaso du, Dodo's Delight lanari esker. Kasu honetan, Sean Villanueva O´Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer ditugu zuzendari. Aitorpenaren arrazoia: “Seriotasunez eta talentu handiz eskalatzen baitute, umore-zentzu eta alaitasun handiari loturik”.

Mendi-kulturari eta Naturari buruzko Film Onena. (Eguzkilore): Above the Alley, Beneath the Sky Dominic Gil-ek zuzendutakoa eta Encompass Films amerikarrak ekoiztutakoa, bizitzaren ikasbideaz gain, eskalada bezalako kirol bati lotuta dagoen mezu itxaropentsua da.

Epaimahaia Jon Garaño, zinemagile euskalduna; Pawel Wysoczanski, zinemagile poloniarra; Hélios Gracia, Frantziako hegaldi libreko Coupe Icare festibalaren zuzendaria, Gorniskega mendiaren inguruko zine festibalaren zuzendaria, Silvo Karo;  eta Hego Koreako mendiaren inguruko Ulju zine festibalaren programazio zuzendaria, Billy Choi.

Publikoaren Sariari dagokionez, Sébastien Devrient-ek zuzendutako Jean Troillet, Toujours Aventurier filmak jaso du saria. 

Abenduaren 18ko Non Stop Saioaren Programazioa: 

12:00etan:
LINK SAR WEST 32’
BOYS IN THE BUGS 18’
JEAN TROILLET, TOUJOURS AVENTURIER 54’
 
15:00etan:
THE IMPORTANT PLACES 9’
ABOVE THE ALLEY, BENEATH THE SKY 24’
SAMUEL IN THE CLOUDS 70’
 
17:15ean:
SARI BANAKETA
E.B.C. 5300m 15’
FREEDOM UNDER LOAD 58’
 
19:30ean:
THE GREAT ALONE 80’
DODO’S DELIGHT 28’

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies