Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

10. edizioko sarrera pack-ak %50eko beherapenekin

Eskuratu ongien egokitzen zaizun Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko sarrera packa, jaialdi egunetan bertan erosi baino %50 merkeago aterako zaizu.

SARRERA PACK ESKAINTZA

Lau sarrera pack eskainiko dira jaialdiko webgunean azaroaren 16ra bitartean: jaialdiko sail ofizial osoa eta hitzaldiak hartzen dituen ‘FULL 10. urteurrena’ pack-a (abenduak 8-16), lehen asteburua aintzat hartzen duena (abenduak 8-9-10), bigarren asteburua aintzat hartzen duena (abenduak 15-16), eta 10. edizioan saritutako filmekin azken egunean (abenduak 17) egingo diren Non Stop lau saioak biltzen dituena.

Lehen eskaintza irailaren 15ean jarriko da indarrean eta urriaren 15era arte luzatuko da. Eta urriaren 16an bigarren eskaintza jarriko da indarrean, azaroaren 19ra arte.

Lehen boladan %50 ingurukoa izango da beherapena lau pack eskaintzetan, eta bigarren boladan %40 ingurukoa, beti ere sarrera horiek guztiak banaka erosita Mendi Film Festival saio egunetan izango dituzten prezioak aintzat hartuta. Bi boladetako epemugak lehenago itxiko dira pack kopuruak agortzen badira.

Azaroaren 23tik aurrera pack-ak jada ez dira eskainiko, eta sarrerak banan bana erosi ahal izango dira Mendi Film Festivaleko aurreko edizioetan bezala. Azken ordura arte itxaron nahi duenak aurre-salmentan edo eta saio egunetan bertan eskuratu ahal izango ditu banakako sarrerak. Aurre-salmentak ere (saio bakoitzaren bezperako 23:59ak arte) beherapena izango du egunean bertan erosi ahal izango diren sarreren aldean, %25 inguru merkeago izango baita.

Prezioak jaitsiz eta aurre-salmenta sustatuz jaialdira urtero bertaratzen direnen fideltasuna saritu nahi du Bilbao Mendi Film Festivalak.  

Pack-ak web-ean

Aipatu pack-ak www.mendifilmfestival.com webgunearen bidez soilik eskuratu ahal izango dira. Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko programa osoa azaroaren lehenean argitaratuko da, baina bitartean nobedadeak aurreratzen joango gara. Adi egon www.mendifilmfestival.com eta @mendifilm sareei.

“Izan zaitez  MENDIZALE

Joan direneko 9 edizioetan ikusle izan direnak –iaz 9.000tik gora-, ikusle berri izan litezkeenak, eta jaialdiaren zaleak –MENDIZALE-, ospakizunaren parte egiteko eskaintza da. Opari bihurtu daitekeen eskaintza, ideia polita izan bailiteke Mendi oparitzea.

 MENDIZALE Mendifilm komunitateko kide izateko modua da. Mendi Tour saioetan aurten, 2017an, abiatu da kanpaina eta webgunean eman liteke izena: Izan zaitez  MENDIZALE

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies