Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bigarren pack sarrera salmenta aktibatu da, lehenean Full 10. urteurrena eta Non Stop motak agortu ostean

Lehen eskaintza amaitu berri da, eta arrakastatsua izan da guztiz. Fase horretarako aurre ikusitako FULL 10. urteurrena eta Non Stop packak agortu egin dira. Atzo bigarren eskaintza jarri zen indarrean, azaroaren 19ra arte, eta lau pack-etan beherapena %40koa da bertan, beti ere sarrera horiek guztiak banaka erosita Mendi Film Festival saio egunetan izango dituzten prezioak aintzat hartuta. Epemuga lehenago itxiko da pack kopuruak agortzen badira.

Azaroaren 23tik aurrera pack-ak jada ez dira eskainiko, eta sarrerak banan bana erosi ahal izango dira Mendi Film Festivaleko aurreko edizioetan bezala. Azken ordura arte itxaron nahi duenak aurre-salmentan edo eta saio egunetan bertan eskuratu ahal izango ditu banakako sarrerak. Aurre-salmentak ere (saio bakoitzaren bezperako 23:59ak arte) beherapena izango du egunean bertan erosi ahal izango diren sarreren aldean, %25 inguru merkeago izango baita.
 
Prezioak jaitsiz eta aurre-salmenta sustatuz jaialdira urtero bertaratzen direnen fideltasuna saritu nahi du Bilbao Mendi Film Festivalak. 
 
Pack-ak jaialdiko web-ean
Aipatu pack-ak www.mendifilmfestival.com webgunearen bidez soilik eskuratu daitezke. Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko programa osoa azaroaren lehenean argitaratuko da, baina bitartean nobedadeak aurreratzen hasita gaude. Jaialdiko lehen asteburuan protagonista nagusi izango diren emakumeen egitaraua esaterako: Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu, Edurne Pasaban, Bernadette McDonald eta Katien Ives-ek mahai inguruetan parte hartu eta banakako hitzaldiak eskainiz publikoa gogotik asebeteko dute.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies