Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

10. edizioko Sail Ofizialaren Epaimahaia

Jesus Mari Lazkano artista margolaria, Paul Urkijo zinegilea, Deb Smythe eta Nancy Rosenthal zinemaldi zuzendariak, eta Jack Tackle alpinista izango dira Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko Saio Ofizialeko Epaimahaia osatuko dutenak.

DEB SMYTHE 

Kanada ekialdetik Banff-era 1977an joan zen Deb, Ekonomi zientzietako ikasketak burutu ostean. “’Benetako’ lan batean egonkortu aurreko urrats modura denboralditxo bat hartzea erabaki nuen Mendebaldera joanez eskiatu eta ondo pasatzeko”. Bada… berrogei urte beranduago han dago oraindik! Urte horietatik gehientsuenak Banff Mountain Film & Book Festival-ean lan eginez pasatu ditu. Egun, jaialdiko zuzendaria da eta baita Banffeko ordezkaria ere Nazioarteko Mendi Zinemaldian Elkargoan.

 

NANCY ROSENTHAL 

New York WILD Film Festivaleko sortzaile eta zuzendari exekutiboa da Nancy Rosenthal.  

Zinema munduan ibilbide oparoa du oso, eta tartean sarituak izan diren umeei zuzenduriko hainbat filma ditu, historia naturala, zientzia eta kontserbazioari buruzkoak, eta National Geographic-en babesean egindakoak. Gizarte gaiei eta gai artistikoei buruzko lanak ere egin izan ditu. Eta Last Dance filma independentearekin Oscarretarako izendapena ere eskuratutakoa da.

 

JACK TACKLE 

Jack Tackle historiako eskalatzailerik onenetako bat da, bereziki Alaskan lau hamarkadaz (70etik 2000ra) egindako eskaladengatik ezaguna. 35 espedizio egin ditu hara, eta 17 eskalada bide berriren sortzailea da. Peruko Cordillera Blanca eta Huayhuash mendilerroetara ere egin izan ditu espedizioak, eta baita Himalayara ere: Everesteko mendebaldera, Pakistanen Biantha Braak (Ogro), Uzam Braak eta Biafo orratzetara, eta Indiako Kaxmirrera.  

American Alpine Clubeko Zuzendari eta Diruzainetako bat da Jack, eta AMGAko (American Mountain Guides Association) Mendi Gidaria. 

 

JESUS MARI LAZKANO 

Jesus Mari Lazkano Pintura Departamentuko Irakasle Titularra eta Arte Ederretan Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 

Hainbat erakusketa egin izan ditu Amerikar Estatu Batuak, Txina, Suitza,Yakarta, Espainia eta Italian. 2016an, Europako Kultur Hiriburutzaren babesean, bere 40 urteeko ibilbidearen atzera begirako erakusketa antolatu zen Donostian. 

Berriki, The Artic Circle Fundazio amerikarrak zientzia eta artea uztartuz antolatu duen Ipar Poloko espedizio batean parte hartu du. Gaztetan eskalatzailea izandakoa, egun nabigazioari lotuta dago.

 

PAUL URKIJO 

Paul Urkijo Alijo Zinema Zuzendaria da. 

2008an, Arte Ederretan lizentziatu eta ikus-entzunezkoak, ilustrazioa eta infografia egiteari ekiten dio, modu profesionalean. Horrela fikziozko eta animaziozko film laburrak idazten eta egiten hasten da. 

Paulek zuzendu eta idatzitako film laburrek estatuko zein nazioarteko 85 sari irabazi dituzte. 

2016an bere lehen luzemetraia idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen: Errementari. “Patxi Errementaria” ipuinean oinarritutako pelíkula fantastiko bat. 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies