Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

10. edizioko Sarrerak

Sarrera salmentari buruz jakin beharreko guztia:

Euskalduna Jauregian izango den Hasiera Ekitaldiko sarrerak astelehenetik, hilak 13, aurrera salgai.

Sarrera Pack salmentaren azken eguna azaroak 19,igandea, eta banakako saioetako sarrerak azaroaren 23tik aurrera eskuragai.

SARRERA PACKAK

Azaroaren 19ra arte zabalik dago Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko Sarrera Pack salmentaren eskaintza. %40ko beherapena du takilako salmentarekin alderatuta.

BANAKAKO SARRERAK
Azaroaren 23tik aurrera pack-ak jada ez dira eskainiko, eta sarrerak banan bana erosi ahal izango dira Mendi Film Festivaleko aurreko edizioetan bezala. Azken ordura arte itxaron nahi duenak aurre-salmentan edo eta saio egunetan bertan eskuratu ahal izango ditu banakako sarrerak. Aurre-salmentak ere (saio bakoitzaren bezperako 23:59ak arte) beherapena izango du egunean bertan erosi ahal izango diren sarreren aldean, %25 inguru merkeago izango baita.

HASIERAKO EKITALDIA abenduak 8 ostirala, Euskalduna Jauregia
Salbuespena abenduaren 8ko Euskalduna Jauregiko Hasiera Ekitaldiko sarrera salmenta da: datorren astelehenetik aurrera, azaroak 13, jarriko dira salgai Euskalduna Jauregiko salmenta plataforman eta www.mendifilmfestival.com atarian.

Mendi zinemagintzaren eta mendizaletasunaren festa izango da Euskaldunakoa, 18:30ean hasi eta 23:00etaraino. Tartean bilkura gunea, lagunak aurkitzeko abagunea, kontaktu berriak egitekoa, Mendifilmen 10. urteurreneko katalogoa jasotzeko aukera, photocall irekia, eta ekitaldia gogoangarri egingo duten beste makina bat sorpresa. Eta noski, aurtengo Sail Ofiziala zabalduko duen filma: Mountain.

Jennifer Peedom zuzendariaren lana da, Australiako Ganbera Orkestrak zuzenean musikatzeko sortutako filma. Australian bertan publiko markak ezarri ditu, eta Donostiako Zinemaldiko Savage Cinema atalean parte hartu zuen Mendi Film Festivalarekin elkarlanean.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy