Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Noticias 2017

Sarrerak Hasierako Galarako: 'Mountain'

Sarrerak HEMEN

Mountain filmak zabalduko du 10. edizioko Sail Ofiziala Euskalduna Jauregian abenduaren 8ko Hasierako Galan (19:30).

Gehiago irakurri...

'Mountain': Begoña del Tesoren begietatik

Mountain filmak zabalduko du Sail Ofiziala, abenduaren 8an, ostirala, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo den Gala-festa berezian (19:30).

Gehiago irakurri...

10. edizioko Sarrerak

Sarrera salmentari buruz jakin beharreko guztia:

Euskalduna Jauregian izango den Hasiera Ekitaldiko sarrerak astelehenetik, hilak 13, aurrera salgai.

Sarrera Pack salmentaren azken eguna azaroak 19,igandea, eta banakako saioetako sarrerak azaroaren 23tik aurrera eskuragai.

Gehiago irakurri...

10. Bilbao Mendi Film Festival EGITARAUA

CVCEPHOTO lanik onenak Metro Bilbaon azaroan eta abenduan

Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Film Festivalak CVCEPHOTO lehiaketako argazki onenen erakusketa ekarri dute beste behin Bilboko Metrora.

Gehiago irakurri...

10. edizioko Sail Ofizialaren Epaimahaia

Jesus Mari Lazkano artista margolaria, Paul Urkijo zinegilea, Deb Smythe eta Nancy Rosenthal zinemaldi zuzendariak, eta Jack Tackle alpinista izango dira Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko Saio Ofizialeko Epaimahaia osatuko dutenak.

Gehiago irakurri...

Sua Edizioak eta El Mundo de los Pirineos Media Partner ofizialak

Urteurrenen 2017an hasi dute lankidetza ofiziala Bilbao Mendi Film Festivalak eta SUA Edizioak argitaletxeak eta haren El Mundo de los Pirineos aldizkariak. Argitaletxea sortu zutela 30 urte bete dira, aldizkariaren lehen alea duela 20 urte argitaratu zuten, eta duela 10 urte egin zen lehen Mendi Film Festivala Gasteizen.

Gehiago irakurri...

Bigarren pack sarrera salmenta aktibatu da, lehenean Full 10. urteurrena eta Non Stop motak agortu ostean

Lehen eskaintza amaitu berri da, eta arrakastatsua izan da guztiz. Fase horretarako aurre ikusitako FULL 10. urteurrena eta Non Stop packak agortu egin dira. Atzo bigarren eskaintza jarri zen indarrean, azaroaren 19ra arte, eta lau pack-etan beherapena %40koa da bertan, beti ere sarrera horiek guztiak banaka erosita Mendi Film Festival saio egunetan izango dituzten prezioak aintzat hartuta. Epemuga lehenago itxiko da pack kopuruak agortzen badira.

Gehiago irakurri...

Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu eta Edurne Pasaban batuko ditu Bilbao Mendi Film Festivalak

Catherine Destivelle, Lynn Hill, Josune Bereziartu, Edurne Pasaban, Bernadette McDonald, Katie Ives... Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioan indar berezia izango duten izarrak. Beste hainbaten artean, eskalatzaile, alpinista, idazle eta editore horiek nabarmenduko dira jaialdiaren lehen egunetan, mahai inguruak eta banakako hitzaldiak emanaz.

Gehiago irakurri...

Irailak 30 filmak inskribatzeko azken eguna

Sail Ofiziala

ARAUDIA ETA IZEN EMATEA

Elkartasuna Mexikorekin

Mexiko lurrikara gogor batek astindu du beste behin. Gaur eta etzi Mendi Tour egunak ziren Mexikoko hainbat hiritan.

Gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetu guztiei.

#FuerzaMexico

Savage Cinemak Jennifer Peedom zuzendaria, Bérénice Bejo aktorea eta Kai Lenny surflaria bilduko ditu besteak beste Donostian


Donostiako Zinemaldiko Savage Cinema sailaren gerizpean hainbat zuzendari, ekoizle eta protagonista  bilduko dira aurten. Jennifer Peedom izango da horietako bat, Mountain filmako zuzendaria. Bilbao Mendi Film Festivalak eta Zinemaldiak eskutik ekarri dute film hau Euskal Herrira, eta orain Donostian bezala abenduan Bilbon erakutsiko dute.

Gehiago irakurri...

10. edizioko sarrera pack-ak %50eko beherapenekin

Eskuratu ongien egokitzen zaizun Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko sarrera packa, jaialdi egunetan bertan erosi baino %50 merkeago aterako zaizu.

SARRERA PACK ESKAINTZA

Gehiago irakurri...

4. Mendi Short film laburren lehiaketa

Mendi Short 2017

 

Bilbao Mendi Film Festivalaren Mendi Short laburmetrai amateurren lehiaketaren 4. edizioa abian da.

MENDI SHORT 2017: ARAUAK ETA IZEN EMATEA

Gehiago irakurri...

Mountain filma Zinemaldian BMFFrekin elkarkidetzan

 

Savage Cinema 2017 Donostiako Zinemaldia

Bilbao Mendi Film Festival eta Donostiako Zinemaldia eskutik aurten ere Savage Cinema saileko bosgarren edizioan. 
Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain filma pantailaratuko dugu. Mendizaletasunaz ari den lan bikaina, Willem Dafoe aktorearen narrazioak eta Australiako Ganbera Orkestraren soinu bandak are ederrago egiten dutena.

Gehiago irakurri...

Mendiko zinemaldien nazioarteko elkargoak webgunea berritu du

IAMF web

www.mountainfilmalliance.org

Mendiko Zinemaldien Elkargoa (IAMF-The International Alliance for Mountain Film) 2000. urtean sortu zen mendiko zinemagintza sustatu, zaindu eta zabaltzeko xedez.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy