Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Nives Meroi eta Romano Benet 2019ko WOP Saria jaso izanarekin "emozionatuta eta harro"

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izan dira 12. edizioko omendu nagusiak. The Walk On Project-WOP Saria jaso dute, hilak 14 larunbatean, Sala BBK-n egindako ekitaldian.

"Emozionatuta eta harro" agertu dira, mendizaletasunaren balore etiko eta sozialak azpimarratzeaz bat, omenduen ibilbideari aitortza egiten dien sari hau jaso izanagatik. Juanjo San Sebastienk gidatu zuen ekitaldia, Mendifilmeko enbaxadorea, bikotearen adiskide, eta iaz WOP saritua, bera.

Hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe osatu dituen bikotea osazten dute Nives eta Romanok.

Duela 25 urte egin zuten beren lehen zortzimilako espedizioa, eta 2017an itxi zuten hamalau gailurren zerrenda. Tartean, geldiune bat, sokada eta bikote honen giza balioak goratzen dituena: Romanok gaixotasun larri bat jasan zuen, 2009ko Kangchenjungako espedizioan bete-betean azaleratzen hasi zena, eta Nivesek erabaki zuen senarra osatzen zen bitartean ez zuela bere kabuz jarraituko goi-mendietako erronkekin. Hezur-muin  transplante bi jaso eta gero, jarri zen osatu bidean Romano, eta hala eutsi zioten berriro munduko hamalau gailur garaienak egiteko proiektuari.

Mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen ditu WOP-The Walk On Project Fundazioa Sariak.

Mendi Film Festivalen aurreko edizioetako omenduak hauek izan dira:

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy