Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak zortzigarren urtez jarraian gora egin du ikusle marka berria ezarriz

Bilbo, 2019ko abenduak 16. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendiko zinema jaialdiaren 12. edizioa atzo amaitu zen, oso datu onekin. 10 egunetan 12.360 ikusle bildu ditu aretoetan, urteroko gorakadari segida emanez, eta antolakuntza oso pozik dago zenbakiekin bezala, eskaini ahal izan den zinema eta ekitaldi kalitatearekin.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko kultura ekitaldi erreferenteak dira Mendi Film eta Bilbo. Gasteiztik Bilbora 2012an aldatu zenetik, hemen ikusle gorakada datuak:

Urtea

Ikusle kopurua

2012

4.772

2013

5.669

2014

7.371

2015

8.710

2016

9.117

2017

10.371

2018

12.008

2019

12.360

  

Honi, Mendi Tour urte osoko eskaintza gehituta -Espainia osora zabaltzen den jaialdiko pelikula onenen eskaintza ibiltaria-, 28.000 ikusle baino gehiagok izan dute mendiko zinemaz gozatzeko aukera. 16.000 ikusletik gora bildu dira 2019ko 50 Mendi Tour hirietan, Euskal Herritik abiatuta, estatu osoko 12 Erkidegora: Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, Aragoa eta Madrid.

BBK Mendi Filmen abenduko hitzordu nagusiaren erakusleiho onena da Mendi Tourra. Mendi Film hazi eta hazi ari da, Espainian jada zabalduta, eta nazioartean mendi zinemaldi puntakoenetako izatearen aitortza jasoz.

BBK Mendi Film 12. ediziora mundu osoko 172 film aurkeztu ziren, Sail Ofizialeko lehian sartzeko hautagaitzan. Haietatik 60 izan dira joan direneko egunetan proiektatu eta aurkeztu direnak, 13 herrialde ordezkatuz.

Mundu mailako 10 estreinaldi eta Europa mailako beste hiru egin dira, eta guztira 56 atleta, zuzendari edo ekoizlek aurkeztu dituzte jendaurrean beren lanak.

  • Protagonistak: Nives Meroi eta Romano Benet, Krzysztof Wielicki, Boliviako Cholitas eskalatzaileak, Horia Colibasanu, Edurne Pasaban, Siebe Vanhee, Alberto Iñurrategi, Ricardo Montoro, Juan Luis Arsuaga…
  • Zuzendari eta ekoizleak: Alastair Lee, Pawel Wysoczanski, Eric Becker, Chase Ogden, Pablo Iraburu, Jesus Mari Lazkano, Santi Yañiz, David López, Lexeia Larrañaga, Janire Etxabe…

Gogoangarriak izan dira, hiru izen propio omentzeko ekitaldiak: Nives Meroi eta Romano Benet alpinista italiarrek WOP Saria jaso dute, mendiko balioen transmisioan egin duten lanagatik eta haien ibilbide eredugarriaren aitortzan, eta Jerzy Kukuzcka alpinista poloniarra oroitu da, haren heriotzaren 30. urtemugan.

Ikusle datuei dagokienez, bertakoez batera, Espainia osotik datoz zaleak, bereziki lehen asteburuko zubi oporraldian, eta baita bigarren asteburuan ere. Gizon-emakume banaketa eginda, ikusleen %55 gizonezkoak izan dira eta %45 emakumezkoak (iaz %60-%40). Aldiz, eta bitxikeria modura, azken eguneko pelikula sarituen lau Non Stop saioetan, emakume ikusleak gehiago izan dira (%60).

12. edizioko sarrera pack eskaintza ekainean zabaldu zen, azarora bitartean lau pack mota eskainita. Eta salgai jarritako hiru faseetan ia guztiak agortu ziren. Jaialdi egunetan, berriz, saioen erdietan agortu dira sarrerak.

2020ra begira, Mendi Tour zirkuituko agenda itxuratzen hasita dago, urtarriletik bertatik, izango da aurtengo BBK Mendi Filmeko pelikula onenen eskaintzaz gozatzeko aukera han eta hemen. Eta 2020ko abenduko Bilboko hitzordu nagusiak ere baditu datak: 2020ko abenduaren 4tik 13era egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioa.

 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioa datuetan

  • 10 eguneko zinema jaialdia (abenduak 6-15)
  • 360 ikusle
  • 26 saio Sala BBK-n
  • 13 saio Golem Alhondiga zinemetan
  • Hasiera Ekitaldia Euskalduna Jauregian
  • 60 film, jatorriz 13 herrialde
  • 172 film izena emanda, sail ofzialean sartzeko hautagaitzan
  • 56 protagonista/zuzendari/ekoizle beren filmak aurkezten
  • 9 hizlari Mendi Talk eta Panel Talk-etan
  • WOP Sari berezia: Nives Meroi eta Romano Benet
  • 5 erakusketa gune: Zabalgune eraikina, Sala BBK, Metro Bilbao (Abando eta Moyua), ETS-Zazpikaleak/Casco Viejo geltokia, eta Club Deportivo Bilbao

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies