Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour On Line: Cholitas nahieran eta euskaraz

CHOLITAS pelikula nahieran ikusteko aukera hemen da Mendi Tour On Line eskaintzarekin, mendiko pelikula onenak noiznahi eta nolanahi ikusi eta gozatzeko plataforma berria.

CHOLITAS Jaime Murciego eta Pablo Iraburu zuzendarien pelikula da, Arena Comunicación ekoiztetxe nafarraren lan arrakastatsu berri bat (Pura Vida/The Ridge, Nomadak TX, Hasta mañana si Dios quiere, Chauppadi, Bizimina...).

Bilbon aurkeztu zen mundu mailan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioan, 2019ko abenduan, eta nazioarteko lehen saria bertan irabazi zuen: Epaimahaiaren Saria. Ana Lía Gonzales, Lidia Huayllas, Cecilia Llusco, Dora Magueño eta Elena Quispe Bilbon izan ziren estreinaldian zuzendari biekin batera, eta haien istorioa mundu osora zabaldu da geroztik: Andeetako mendi garaiak eskalatzen dituzten emakume indigena boliviarrek Amerikako gailurrera, Aconcaguara (6962 m), eginiko espedizioa eta beraien aldarrikapenak.

Bada, orain, Mendi Tour On Line bidez alokatu daiteke pelikula (5,50 € / 24 ordu), BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren plataforma digitala. Mendi Tourra Mendifilmeko pelikula sarituak eta onenak urte osoan zehar aretoetan eskaintzen dituen zirkuitua da, ikusleekin zuzenean partekatzen den esperientzia. 10 urteko ibilbidea du, eta Espainia osoko 70 hiri eta herrietan zabalduta dago, mendiko zinemagintzako eskaintza erreferentea izanik; 2019an 16.000 ikusletik gora bildu zituen. 2020an, Cholitas izaten ari da Mendi Tour karteldegiko pelikula izarra, eta On Line eskaintza berri honekin, areago zabaldu nahi da hura ikusi eta gozatzeko aukera.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak sortutako azpidatziak eskaintzen dira pelikularekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Mugarri garrantzitsua da, lehendabiziko aldiz ikusi ahal izango baita CHOLITAS on-line euskarazko azpidatziekin lagunduta.

CHOLITAS nazioarteko jaialdietan:

  • BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2019 Epaimahaiaren Saria
  • Festival Gorniskega Filma 2020 (Eslovenia) Sari Nagusia
  • Trento Film Festival 2020 (Italia) Ikusleen Saria Mendiko Film Onenari eta, Elkartasunaren Saria eta Bakea eta Giza Eskubideen aldeko Trentinoa
  • Festival du Film Alpin des Diablerets 2020 (Suitza) Diable d’Or Mendiko Filmari
  • Cervino Mountain Film Festival 2020 (Italia) Italian Alpine Club Award
  • Festival de Cine de Montaña de Ushuaia 2020 (Argentina) Pertsonaia Saria

 

Mendi Tour On Line zerbitzu berriaren estreinaldian, beste bi filma ere eskaintzen dira:

JUREK Jerzy Kukuczka mendizale poloniar handiari buruzko pelikula, Pawel Wysoczsanski zuzendariarena.

TOM Tom Ballard alpinista britainiar gazteari buruzko pelikula, Elena Goatelli italiarrak eta Ángel Esteban espainiarrak zuzendutakoa.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy