NOTICIAS
CVCEPHOTO 2018
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 01 June 2018 23:28
- Argitaratua: Ostirala, 01 June 2018 23:28
Kurt Diemberger-i emango dio IAMF-k 2018ko Sari Nagusia haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 24 May 2018 00:38
- Argitaratua: Azteazkena, 23 May 2018 08:00
Trento (Italia), 2018ko maiatzak 2. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia Kurt Diemberger-i dagokio aurten. Hala aitortu diote gaur Trentoko zinemaldian (Italia) antolatutako ekitaldian. Roberto de Martin Trento Film Festivaleko Zuzendariak eta Jabier Baraiazarra IAMF-ko Presidenteak -Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria-, lagundu dute Kurt Diemberger ekitaldi horretan.
'Pura Vida' Golem-etan maiatzaren 23an 10. urteurrenaz batera
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Asteartea, 22 May 2018 11:23
- Argitaratua: Asteartea, 22 May 2018 11:01
Maiatzaren 23an 10 urte beteko dira Iñaki Ochoa de Olzaren erreskate ahalegin eredugarri hartatik.
Orduko izpiritu hura berreskuratu eta gogoratzeko, eta Iñaki zendu zenetik 10 urte beteko diren egunean, erreskate hari buruzko PURA VIDA filma proiektatuko da Bilbo, Iruña, Madrilgo Golem Zinemetan eta Bartzelonako Méliès zinemetan.
Ordua: 20:00etan
SARRERAK Bilbo, Iruña eta Madrid
SARRERAK Bartzelona
Sarrera salmentarekin biltzen den diru guztia SOS Himalayak Nepalen dituen proiektuetara bideratuko da.
Mendi Film Festival eta Skimetraje elkarlanean hasi dira sortzaile eta zuzendari berrien talentuari bide emateko
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 17 May 2018 09:36
- Argitaratua: Astelehena, 07 May 2018 08:00
Bilbo-Pamplona/Iruña. Mendi Film Festival eta Skimetraje Play Pyrenees Piriniotako eski eta snow jaialdia elkarlanean hasita gaudela iragartzen dugu ohar honen bidez. Ospatzekoa den uztartzea da, mendiko kulturaren aldeko eginahalean eta lanean indartzen gaituena. Alde biek orain arte osatutako ibilbidea dugu berme: Skimetrajek 7. edizioa beteko du aurten (azaroak 14-17) eta Bilbao Mendi Film Festivalek 11.a (abenduak 7-16).
Alex Areizagaren 'Orain' laburmetraiak irabazi du Kirolene Film lehen edizioko sari nagusia
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 11 May 2018 23:55
- Argitaratua: Astelehena, 07 May 2018 08:00
Kirolene Film lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta festa egin da gaur, 2018ko maiatzak 11, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, lehen edizioa bete du aurten, eta Bilbao Mendi Film Festivalen babesa izan du.
Lehen edizioan 24 film laburrek hartu dute parte, 3 egile profesional eta 19 egile amateurrek egindako lanak.
Sari Nagusia Orain film laburrak jaso du, Gattiken produkzio etxeko Alex Areizagak zuzendutako lana. Hemen sinopsia: "Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz".
Golem Baionako areto nagusia birritan bete zen 'Al Otro Lado de la Cuerda' filmaren estreinuan Iruñako lehen Mendi Tour egunean
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 11 May 2018 21:37
- Argitaratua: Osteguna, 19 April 2018 16:30
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. 500 lagunetik gora bildu ziren astelehenean (apirilak 23), Golem Baionako (Iruña) lehen Mendi Tour egunean, Al Otro Lado de la Cuerda filmaren Iruñako estreinuaz gozatzeko. Bi saio, biak beteak, Sold Out!
Javi Valero zuzendaria, Arkaitz Yurrita protagonista eta ekoizlea, Mikel Zabalza eta Eneko Cesar eskalatzaile protagonistak, eta Eli Azurmendi margolariak aurkeztu zuten lana, eta filmaren lan-taldeko beste hainbat kide ere bildu ziren bertara. Giro aparta atzo Iruñakoa!
Pirinioetako eskaladari buruzko 'Al Otro Lado de la Cuerda' filma estreinatuko da Iruñan Golem Baionako Mendi Tourreko lehen egunean apirilaren 23tik 26ra Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 19 April 2018 16:33
- Argitaratua: Osteguna, 19 April 2018 16:30
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñan Mendi Tourraren bidez, hilaren 23tik 26ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Iaz 1000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionako lehen Mendi Tour eskaintzan, eta hark hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.
Camargon eta Leioan mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko parada datorren astean Mendi Tour bidez
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 13 April 2018 15:19
- Argitaratua: Ostirala, 13 April 2018 15:19
Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lanik onenak eskainiko dira datorren astean Camargoko La Vidrieran (17-18) eta Kultur Leioa auditorioan (18-19).
Mendiko zinemagintzaren astea Iruñeko Golem Baionan apirilaren 23tik 26ra Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 12 April 2018 12:35
- Argitaratua: Osteguna, 12 April 2018 09:50
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 23tik 26ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Iaz 1000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionako lehen Mendi Tour eskaintzan, eta hark hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.
Vigo eta Urnieta hurrengo Mendi Tour agertokiak 2018ko 5.500 ikusleen langa gora eramaten jarraitzeko
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 11 April 2018 11:09
- Argitaratua: Azteazkena, 11 April 2018 08:00
Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak sendo ekin dio udaberriko martxari: Cangas de Oniseko lehen edizioan, martxo bukaeran, 300 ikuslek gozatu zuten mendi zinemagintzaz, eta joan den asteburuan, Hondarribian, 600 ikuslek Itsas Etxea auditorioa bete dute bi egunez. Urtarrilean bide egiten hasi zenetik jada 5.500 ikusletik gora bildu ditu Mendi Film Festivalen eskaintza ibiltariak.
Bilbao Mendi Film Festivaleko bost filma apirilaren 7 eta 8an Hondarribiko Mendi Tourraren hirugarren edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 11 April 2018 11:07
- Argitaratua: Astelehena, 02 April 2018 10:53
Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra hirugarrenez egingo da Hondarribian, Itsas Etxea auditorioan, apirilak 7 eta 8an, larunbata eta igandea.
11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 06 April 2018 10:53
- Argitaratua: Ostirala, 06 April 2018 00:00
Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu du jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.
Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko izen emate epea zabaldu da irailaren 15era arte
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Ostirala, 06 April 2018 10:52
- Argitaratua: Ostirala, 06 April 2018 01:17
Bilbo, 2018ko apirila. Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.
BMFF 2018 izen ematea eta arauak
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 28 March 2018 16:10
- Argitaratua: Azteazkena, 28 March 2018 16:10
Zabaldu da Mendi Film Festivaleko izen emate epea. Denboraz eta artez mamitutako zuen lan horiei bide emateko garaia da beraz. Zinema eta mendia maite dituen audientzia duzu zain, Euskal Herrian errotutako nazioarteko jaialdian. Partekatu ezazu zure lana, aurkeztu lehiaketara.
Bilbao Mendi Film Festival:
- Nazioarteko mendi zinema jaialdia, hamar edizio bete ditu, eta bost kontinenteetatik aurkeztutako lanak eskaintzen ditu
- Zure lana hautatuen artean badago, Mendi Tour zirkuituaren bidez Euskal Herriko eta Espainiako hiri eta herrietan barrena egingo diren saioetan erakutsiko da, audientzia berrietara iritsiz
- Harreman profesionalak sortu eta garatzeko aukera aparta
- “Eguzkilore” garaikurraz batera, 23.000€ diru saritan
Finalistei eskainiko zaie:
- Jaialdiko hoteletan bi gau egiteko aukera
- Egitarauko zinema saioak ikusteko bi pase
- Gonbidapen bidez soilik egingo diren jaialdiko ekitaldietarako pase irekiak
- Sail Ofizialeko filmen zuzendari, ekoizle eta protagonistei euren lana proiekzio egunean bertan aurkeztu dezaten eskainiko zaie
Bilbao Mendi Film Festivalen informazio gehiago gure web-ean eta MendiTV
Izen emateko ez da ordainik egin behar
CVCEPHOTO 4. edizioa Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Asteartea, 20 March 2018 15:46
- Argitaratua: Asteartea, 20 March 2018 15:05
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioan lanak aurkezteko epea martxoaren 31ean amaituko da.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
'Zortzi Yukon', 'Dirtbag', 'Mountain'... Mendi Tourra Tolosan zortzigarrenez
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 06 March 2018 12:46
- Argitaratua: Asteartea, 06 March 2018 12:46
Tolosa, 2018ko martxoak 6. Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan martxoaren 12-13-14an, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 10 urte bete zituen pasa zen abenduan.