Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

Sir Chris Bonington, 2016ko WOP Saria BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-ean

  • Sir Chris Bonington Bilbon da jada

Bilbo, abenduak 16. Alpinismoren balioak goratu eta aitortzen dituen WOP Saria hirugarrenez jarraian emango da Bilbao Mendi Film Festivalean. Sir Chris Bonington da aurtengo omendua, XX. Mendeko alpinismoaren ikur nagusietako bat, 82 urterekin jardunean jarraitzen duena. Mundu osoko mendiak esploratu eta igo ditu alpinista britainiarrak, eta historikoak diren hainbat igoera ditu beregain. Saria jasotzeaz batera, Boningtonek BBK Salan hitzaldia eskainiko du bihar, abenduaren 10ean, larunbata, 19:30etan, eta haren ibilbidea agertzen duen My life and times ikusentzunekoa ere proiektatuko da.

Azkenengo bultzada MENDI FILM FESTIVAL-en

  • Bai Sala BBK-n bai Golem Zineman saio asko bete dira, badirudi aurten ere Bilbao Mendi Film Festivalak gora egin duela

  • Epaimahaikideak larunbatean, arratsaldeko 19.30etan, emango du ezagutzera bere erabakia

Bilbo, abenduak 14. Bilbao Mendi Film Festivaleko 9. edizioa aurrera doa eta berriz ere mundu mailako mendi zinemaldi onenen artean dago. Horrela diote gonbidatu eta protagonistek, bai bertakoek, hala nola, Jon Garaño zuzendariak (epaimahaikide) edota Mikel Sarasola kirolariak (zuzendari eta protagonista); baita atzerritarrek, Pawel Wysoczanski zuzendari poloniarra, Paul Bride argazkilari kanadarra edota Jennifer Jordan zuzendari estatubatuarra.

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTOko argazkilari sarituak Donostian

Donostia, 2016ko abendua. Gaur, astelehena, abenduak 12, Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketaren 2016ko edizioko hiru irabazleak Donostian bilduko dira: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra. Jon Herranz getxoztarra ere haiekin izango da, lehiaketako aurreko edizioan finalista eta Bilbon egunotan egiten ari den Mendi Film Festivaleko aurtengo karteleko irudiaren egilea.

Gehiago irakurri...

Gaur BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-aren 9. edizioa hasiko da

  • Arratsaldeko 19:30ean izango da inaugurazioa eta jada sarrerak agortuta daude

  • Goizean Metro Bilbao-ko esposizioa aurkeztu da, nazio mailako izen oneko argazkilarien eskutik

  • Aste amaierarako hamaika ekintza programatuta daude, publiko zabal bati zuzendutakoak

Bilbo, 2016ko abenduak 9. Gaur Bilbao Mendi Film Festival estreinatuko da eta handitasunez Euskalduna Jauregian ospatuko den galarekin hasiera emango dio. Ekimena baino lehen, gogoak piztezko asmoz, goizean metroko esposizioko aurkezpen ofiziala egin da. Abando, Moyua eta Alde Zaharreko geltokietan bisitatzeko aukera egongo da, hurrengo abenduaren 31ra arte. Club Vasco de Camping Elkarteak antolatua, esposizio honek CVCEPhoto Lehiaketako nazio mailako finalisten lanak biltzen ditu. Aipatzekoa da mendi eta abentura argazki lehiaketa esanguratsuen artean bere tokia lortu duela.

Gehiago irakurri...

9. MENDI FILM FESTIVAL ostiralean hasiko da 10 eguneko zinemaldia Bilbon

Bilbao, 2016ko abenduak 7a. Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioa hastear dago. Hilaren 9tik 18ra, mendia, abentura eta natura zinemagintzako 10 egun izango dira. Sail Ofizialean 43 filma proiektatuko dira, eta haiez gain beste sei filma ere eskainiko dira, Sala BBK-n (Gran Via) eta Golem Alhondegian.

Hasiera Ekitaldia ostiralean, Euskaldunan

Hasiera ekitaldia, berriz, Euskalduna Jauregian egingo da ostiral honetan, 19:30ean hasita. Sail Ofizialeko lehen filma proiektatuko da bertan, The Great Alone, mushing edo zakur leren mundua oinarri duen lana, Europa mailako estreinua. Sarrerak agortu dira jada, indartsu hasiko da Mendifilm.
Filmen proiekzioez gain, egitarauan mahai inguruak, hitzaldiak, erakusketak eta ikastaroak ere badaude. Ikus programazioa.

Gehiago irakurri...

9. Bilbao Mendi Film Festivalaren aurkezpena

  • Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioak filmak, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... eskainiko ditu hamar eguneko ekitaldian

  • Aurkezpena datorren ostegunean egingo da, abenduak1, 10.00etan Bilboko Zabalgune eraikinean


Bilbao, 2016ko azaroak 28.-  Abenduaren 9tik 18ra egingo da Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioa. Bilbo alor askotako protagonisten bilgune izango da: alpinistak, mendizaleak, eskalatzaileak, zinemazaleak eta natura maite dutenak. 

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTO lehiaketako finalistek Metro Bilbao-ko erakusketa inauguratuko dute ostiralean

Bilbao, 2016ko abendua. Ostiral honetan, abenduak 9, Metro Bilbaon egingo den CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketako obra finalisten erakusketa aurkeztuko da. Bertan izango dira lehaketako hiru irabazleak: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra.

Gehiago irakurri...

Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren ekitaldian 49 filma proiektatuko dira eta nazioarteko 40 gonbidatutik gora bilduko dira

  • Abenduaren 9tik 18ra egingo da Mendifilm, Bilboko hainbat gunetan, eta abonuak agortu dira jada

  • Bost lagunek osatuko dute nazioarteko epaimahaia: Jon Garaño donostiarra, Pawel Wisoczanski poloniarra, Helios Gracia frantziarra, Silvo Karo esloveniarra eta Billy Choi korearra

  • Sir Chris Bonington alpinista beteranoa omenduko du bederatzigarren edio honek, eta alpinismoaren balioen defentsa eta transmisioa hobesten dituen WOP Fundazioa Saria jasoko du haren ibilbideari aitortza gisan

  • Bina Shah idazle pakistandarrak, bere lurraldean emakumeen eskubideen aldarrikatzaile sonatua bera, hitzaldia esakiniko du Baltistan Fundazioarekin batera antolatu den ekitaldian

  • Alex Txikonek eta Ali Sadparak joan zen neguko Nanga Parbateko erronka handiari buruzko hitzaldia eskainiko dute

Gehiago irakurri...

David Lama: "Annapurna III izango da 2017ko helburu nagusia"

Sir Chris Bonington 2016ko WOP Saria

FREEDOM UNDER LOAD Bilbao Mendi Film Festival-eko 9. edizioaren irabazle

  • Epaimahaikideak Freedom Under Load filma 9. edizioko irabazlea izatea erabaki du, “edertasuna, itxaropena eta metraia eder honen apaltasunagatik”.

  • Gehiago irakurri...

Sari Banaketa Ekitaldia Mendifilm2016

Tal Skloot-ek 4 Wheel Bob filma aurkeztu digu

Tal Skloot, 4 Wheel Bob filmako zuzendariak Bob Coomber-i buruzko istorioa ekarri digu, gurpildun aulkian gailur gorenetara iristeko gai den mendizalearen istorioa, hainbatentzat inspirazio eredu dena.

Bonington, Troillet, Lama, Pou Anaiak, Fasnacht, Devrient, Carter...

Bonington_Ongietorria

Aurreko asteburua bezala, datorren hau ere izen eta lagun handiz betea dator.

Gehiago irakurri...

Olas de Hielo eta Incognita Patagonia erakusketak egileek gidatuta

Olas de Hielo


Abenduak 15ean, osteguna, bisita gidatuak eskainiko dituzte Jose Maria Alvarez-ek Rekalde Aretoko OLAS DE HIELO erakusketan (10.00) eta Eñaut Izagirrek Zabalgune eraikineko INCOGNITA PATAGONIA erakusketan (16.00).

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTO-tik sortuko da Mendifilmeko 2017ko kartela

 

Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketaren 2016ko edizioko hiru irabazleak Euskal Herrian bildu dira: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy