Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

Mendi Tour Madrid: moments & clips

 

 

 

 

 

BMFFak CVCEPHOTOko argazki onenak erakutsiko ditu Metroan

Txema Garay eta Jabi Baraiazarra

CVCEPHOTO nazioarteko argazkilaritza lehiaketarekin uztarri berean jarraitzen dute Bilbao Mendi Film Festivalak eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak. Iaz egin bezala, aurten ere Bilboko Metroan erakutsiko dituzte lehiaketako alerik onenak. Mendi jardueran oinarritutako argazki bikainak Metroko geltoki esanguratsuenetako sarrera-irteeretan ikusi ahal izango dira abenduan.

Gehiago irakurri...

Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioko irudia

BMFF2016Kartela

‘Pan Aroma’ italiar Dolomitetan Lavaredoko mendebaldeko orratzaren  horma tentea bertikalean gurutzatzen duen eskalada lerroa (8c/500m) da. Panoramika hori da Bilbao Mendi Film Festivaleko 9. edizioko irudi ofizialaren eszenarioa. 

Gehiago irakurri...

Coupe Icare eta Bilbao Mendi Film Festival sokalagun

Indarrak batu dituzte Coupe Icarek eta Bilbao Mendi Film Festivalak. Hegan jarriko gaituzte haien eskutik hartuta datorren irailaren 22tik 25era!

Frantziako Auvernia-Rhone-Alpeak eskualdeko  St Hilaire du Touvet-Lumbin Isére inguruetan egiten den jaialdia da Coupe Icare, hegaldi libreko bilkura erreferentea mundo osoan, 90.000 bisitari eta zale hartzen dituen ekitaldia.

Bilbao Mendi Film Festivala aurtengo edizioko gonbidatu berezia izango da ‘Les Icares du Cinema’ jaialdian, Coupe Icare-ko ardatzetako bat, eta gure azken edizioetako laburmetraiarik onenak programatu ditugu han proiektatzeko. 

 Coupe Icare 2016

Eskoriatza Mendi Tourra lehenengo aldiz

Bilbao Mendi Film Festivalaren azken edizioko pelikula onenak Gipuzkoan dabiltza batera eta bestera. Hurrengo lekukoa Eskoriatzak hartuko du, ekainaren 14an eta 16an.

Eskoriatzako Mendi Tourraren lehen edizioa da, eta antolaketan Eskoriatza Kirol Elkarteak, Eskoriatzako Udalak, Baltistan Fundazioak eta Zineuskadik parte hartu dute.

Proiekzioez batera Ibarraundi Museoan “Emakumeak Hushé Bailaran” erakusketa jarriko da ikusgai hilaren 13tik 16ra.

Gehiago irakurri...

BEASAINEN MENDI TOURRA LEHENENGO ALDIZ

Bilbao Mendi Film Festivalaren azken edizioko pelikula onenak Gipuzkoan dabiltza batera eta bestera. Hurrengo lekukoa Beasainek hartuko du, ekainaren 3an, Tomas Salazar VIII AIZKORRIKO BIRA mendi martxaren inguruan sortutako egitarauan.

Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioa izango da, eta antolaketan Aizkorri Mendizale Elkarteak, Beasaingo Udalak eta Zineuskadik lagundu dute.

Gehiago irakurri...

Mendi Tourra Azpeitian bigarrenez

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak Gipuzkoan barrena dabiltza eta hurrena Azpeitian eskainiko dira maiatzaren 24an eta 26an

Mendi Tour Azpeitiaren bigarren edizioa da, ezinbesteko hitzordua mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

Gehiago irakurri...

Mendi Tourra Oronan hirugarrenez

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak Gipuzkoan barrena dabiltza eta hurrena Orona Fundazioan eskainiko dira maiatzaren 11an

Mendi Tour Oronaren hirugarren edizioa da, ezinbesteko hitzordua mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

KRZYSZTOF WIELICKI-REN HITZALDIA ETA BMFF-EKO 6 PELIKULEKIN DATOR 5. MENDI TOUR DONOSTIA

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak proiektatuko dira Printzipal Antzokian maiatzaren 10ean eta 12an

Horrez gain, maiatzak 11 asteazkenean Krzysztof Wielecki alpinista poloniarrak, zortzimilako bat neguan igotzen lehena izan zenak, hitzaldia eskainiko du

Mendi Tourra Arrasaten bosgarrenez

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak Gipuzkoan barrena dabiltza eta hurrena Arrasaten eskainiko dira datorren asteartean, maiatzak 3

Bosgarren urtez eskainiko da Mendi Tourra Arrasaten, ezinbesteko hitzordua mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

Gehiago irakurri...

Isabel Romeroren hitzaldia, Halal

Isabel Romerok hitzaldia eskainiko du apirilaren 26an. Baltistan Fundazioak Bilbao Mendi Film Festivalaren laguntzarekin antolatutako ekintza da.

Halal da hitzaldiaren titulua eta Rekalde Aretoan eskainiko du, 19:00etan hasita.

Gehiago irakurri...

Bilbao Mendi Film Festivaleko onena Eibarren

Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak  Eibarko Coliseo Antzokian eskainiko dira apirilaren 26an eta 28an

Bigarren edizioa du Mendi Tourrak Eibarren, eta ezinbesteko hitzordua da mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala publiko orokorrarentzat ere

Gehiago irakurri...

Mendi Tourra Leioan eta Santutxun

 

Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula nabarmenenak eskainiko dira Leioan apirilaren 11n eta 13an eta Santutxun 12an eta 14an

Bostgarren edizioa du jada Mendi Tourrak Leioan eta laugarrena Santutxun eta mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat bezala publiko zabalarentzat ere ezinbesteko hitzordua bilakatu da

MENDI TOURRA LEHEN ALDIZ HONDARRIBIAN

Apirilaren 7an eta 8an, osteguna eta ostirala, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula nabarmenenak eskainiko dira Hondarribian, Itsas Etxea auditorium-ean

Lehenengo aldia da Mendi Tourra Hondarribian, eta mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat bezala publiko zabalarentzat ere ezinbesteko hitzordua bilakatu da

Gehiago irakurri...

BILBAO MENDI FILM FESTIVALEK IZENA-EMATEKO EPEA ZABALDU DU 2016KO EDIZIOAN PARTE HARTU AHAL IZATEKO

Mendiko zinemaren nazioarteko jaialdiak bederatzigarren edizioa izango du aurten, Bilbon, abenduaren 9tik 18ra, eta lanak jasotzeko epea zabalik egongo da irailaren 30era arte

Gehiago irakurri...

1.248 pertsonek asistentzia marka gainditu dute Mendi Tour Vitalen

·  Mendi Tour Vital-eko publiko kopurua %60 hazi da 2015arekin alderatuta

·  Proiekzioetako batzuetan gonbidatu bereziek egin dituzte aurkezpenak, “Prohibido Escalar” laneko zuzendari gasteiztarra Daniel del Castillo, eta Josu Iztueta “Biziminez” laneko protagonista kasu

· Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Juan Vallejo, Martin Fiz… maila handiko kirolari ezagunak bertaratu dira

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy