Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Darius Zaluski

‘No ski no fun’ pelikularen zuzendaria

Dariusz Zaluskik 5 ‘zortzimilako’ igo ditu, Everest birritan eta K2 barne, eta negu-espedizio ugaritan parte hartu du. Gaur egun Varsoviako Klub Alpetarraren kide da.

Zinema eta eskalada uztartzen ditu, eta hainbat sari jaso ditu bere munduko mendi altuenei buruzko dokumentalei esker:
‘Everest to shift the horizon’, ’Annapurna in light style’, ‘Shisha in winter’, ‘Ciao Martina’ eta ‘Two on K2’, beste batzuen artean. Zinema eta mendiarekin abentura 1997an hasi zuen, Andrzej Zawadak Himalaiara zuzendutako azken espedizioaren grabaketan.

Bilbora etorriko da bere azken filma aurkeztera, ‘No ski no fun’.

Pelikula BBK Salan aurkeztuko da, abenduaren 16an, 19:30etan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies