Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Iker Pou

'Big Men' pelikularen protagonista  

Txikitatik oso modu berezian bizi izan du mendia eta, horregatik, ezagutza eta errespetu handia du ingurune horrekiko. Eneko anaia diziplina batean eta bestean zebilela, Iker kirol eskaladan hasi zen bete-betean, jarduera horrek katigaturik, eta berehala iritsi zen zortzigarren gradura. Eta, mailaz maila, 8c, 8c+ eta 9a zailtasuneko lehen bideak kateatzera. Nazioarteko eskalatzaile osoenetakoa eta onenetakoa da. Gaitasun harrigarriak ditu jardun horretarako eta ahoa bete hortz uzten ditu asko eta asko milimetrotako erlaitz niniñoetan hatz bakarretik edo bi hatzetatik zintzilikatzen delarik. Horren erakusle, ‘Action Direct’ (Alemania) bide mitikoaren bigarren errepikapena lortu zuen. Nazioartean berebiziko bultzada eman zion horrek, 9a zailtasuneko bide bat gainditzen zuen eskalatzaile gazteena bihurtu baitzen. Geroztik, zortzigarren eta bederatzigarren graduko ezin konta ahala bide kateatu ditu. 9a zailtasunekoak, hain zuzen, hiru ditu, eta Espainian lehena da halakorik lortzen. Kirol eskaladaz gain, ordea, horma handiak eta alpinismoa ere oso maiteak ditu Ikerrek, eta ahal duen aldiro jotzen du mendira, kirol eskaladako girotik ihesi, alpinismoaz gozatzeko. 'Big Men' pelikularen protagonista gisa etorriko da Bilbao Mendi Film Festival-era.  

Pelikula BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 18an 19:30etan. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy